Aisia-motak
- TEST: Gezi bidez lotu
Zertan dira berdinak raftinga egitea eta musika entzutea, edota beste edozein kultur ekintzatan aritzea, kirola egitea, telebista ikustea?
Aisiari dagokion edozein ekintzak beharrezkoa du denbora-tarte librea, eta pertsonak bere borondatez nahi izatea denbora hori ekintza horretan ematea. Denbora-tarte librearen mundua oso zabala da, eta horregatik egile askok hura mailakatzeko beharra sentitu du.
Batetik, argi dago desberdinak direla denbora-tarte librea eta behartutako denbora-pasa, azken hori asperraldiarekin lotuagoa. Noski, ez gara alferrik galtzen den denbora horretaz ari. Aisiaz ari garenean, pertsona bakoitzak norberarentzat erabiltzen duen denboraz ari gara, behin bere egitekoak burutu eta gero, nahi duen beste hori egiteko, pertsona bezala aberasteko eta garatzekoDenbora-tarte libre horrek, ikasteak edota lan egiteak sortarazten digun nekea eta geroko indarrak berritzen dizkigu, nahi dugun hori eginez, gure jakinduria areagotuz, maite ditugunekin arituz, daramagun bizitzari buruz edota ingurunearen gainean hausnartuz, naturarekin gure harremana berreskuratuz, jolasean arituz... edota lagun hurkoari laguntza eskainiz.
Egileak adina mailaketa dago, baina horrela laburbildu ditzakegu:
- Aisia pasiboa: musika entzutea edota etxean telebista ikustea, esate baterako.
- Aisia aktiboa: gure mugimendua eskatzen duena.
Aisia aktiboko ekintzen artean honakoak aurki ditzakegu:
