AISIALDIA

Gizakiaren behar psikologikoak eta aisia

Izakiek gure existentzia-maila desberdinei erantzuten dieten beharrak ditugu: fisikoa eta fisiologikoa, intelektuala, afektiboa, izpirituala eta soziala. Behar horiek asetzeko, beharrezkoa da hazkundea areagotuko duten aukera desberdinak gureganatzea, eta horien artean elikadura, sendia zaintzea, atsedena, hezkuntza, zainketa medikoa eta psikologikoa, eta geure burua baliagarri sentitzea.

Baina beharrezkoa zaigu ere aisialdiaren bitartez egunerokotasunetik irtetea, gizakiaren oreka osasuntsuari bere horretan eusteko. Egun, aisialdirako espazio eta denbora gabezia izan daiteke, mendebaldeko gizarteetan gogo-aldarteak jasaten dituen gora-beheren arrazoia, gure osasunaren oreka apurtuz.

Gurea bezalako kontsumo-gizarteak ez du ia lekurik uzten pertsonaren interes desberdinei erantzuteko. Horrela, gure denbora-tarte libre gehiena hedabideek proposatzen dituzten denbora-pasetan ematen dugu -aisia pasiboa-, adibidez telebista, asmakuntza ederra bada ere, eta sentsibilitatez eta adimenez gozatzeko aukera ematen badigu ere, gure parte hartzeko gaitasuna murrizten du.

Hala eta guztiz ere, gero eta gehiago dira aisia aktiboa praktikatzen duten pertsonak, barne-oreka hori berreskuratzen laguntzen digulako, erlaxazio edo yoga ikastaroak eginez edota beste ekintza ugaritan saiatuz, adin guztietarako eta gure buruaren osasuna zaintzeko hobby baliagarriak direnak.