AISIALDIA

Lan edo ikasketa garaiko jarduerak

Lanean eta ikasketetan hain kontzentraturik egon ohi garenez, askotan lanegunetan edo asteburuetan ongi pasatzeko modu asko daudela ahazten zaigu.

Askok etxean geratu eta atseden hartzea nahiago dute. Baina, batzuetan, etxean egiten diren jarduerak errutinazkoak bilakatzen dira. Eta asteburua, esate baterako, Euskadiko txokoetara bidaia txiki bat egiteko aukera ezin hobea da: hirietara, ibarretara, kostaldera, mendietara... Monumentu historikoak bisita ditzakegu, denda bitxietan ikusmiran ibili, plater bikainak dastatu eta hainbat girotako gauez gozatu, gure eskualdeko biztanleen aldarte ona ezagutzen joaten garen bitartean.

Honako programa proposatuko dizugu: eguna hasteko, natur inguru eder batean paseoa egin (mendiak, parkeak edo hondartzak), herri txikiren batean pintxo batzuk jan txikiteo orduan, inguruko plater tipikoak dastatu edozein jatetxe edo tabernatan eta, eguna amaitzeko, Euskadiko artista ospetsuak edo nabarmentzen hasi diren gazteak ezagutzeko aukera emango digun emanaldiren bat ikusi.

"Txikiteoa"

Txikiteoa oso ohitura zabaldua da gure herrian. Eguerdian edo arratsalde-gauetan izaten da, astelehenetik igandera. Txikiteoan dabilen taldea tabernaz taberna ibiltzen da lagunekin, ardoa, sagardoa edo zuritoak hartuz eta tabernetan eskaintzen dituzten pintxo gozoak janez.