Museoak eta erakusketak
- LINK: Kanpo loturak (1)
Beste herrietara bidaiatzen dugunean, museoak eta erakusketak bisitatu ohi ditugu. Horregatik, oso arraroa da horrenbeste pertsona bere inguru hurbileko kultur eskaintza ez ezagutzea.
Guggenheim, Artium, eta Txillida Leku dira turismo kulturala atsegin dutenek izango duten eskaintza zabal eta anitzaren adibide nabarmenenak.
Lehen mailako zentro horiek, hala ere, ez dizkiete herrietako museo txikiei garrantzia kendu behar, bertan erakusten baitira gure gizarteko pertsonen bizitzeko eta lan egiteko moduan izandako aldaketak.
Aldaketa horien eredu on bat Gasteizko Santa Maria katedrala da. Bertatik ibiltzean, egitura konplexua eta iraganeko lekukotasun anitz dituen XIII. mendeko tenplu gotiko baten arkeologia eta zaharberritze lanak ikusiko ditugu zuzenean.
Bermeoko Arrantzalearen Museoa bisitatzea ere interesgarria izango da. Bertan Euskadin arrantzarako erabilitako tresnak eta itsasontziak ikusi ahal izango ditugu. Agorregiko (Pagoeta parkea, Aia) burdindegi eta errota-multzoa ere interesgarriak dira; burdina egiteko XVIII. mendeko industria oso ongi irudikatzen duena.Museoetako eta udal erakunde eta erakunde pribatuetako kultur esparruetako erakusketa-gelek, eskaintza artistiko interesgarria osatzen dute. Alde horretatik, emakume baserritarrek osatutako EBEL elkartearen ekimena nabarmendu behar da. EBELek, Baserriko Argia eskultura erakusketa anitzetan jarriz, landa-eremuko emakumearen lana ezagutaraztea lortu du.
