AISIALDIA

Azokak

Antzina, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azokak baserritarrak elkartzeko topaleku ziren, bertan saltzen eta erosten baitzuten merkantzia. Gaur egun,azoka horiek elikagai bikainak lortu ahal izateko eta landa-eremura hurbiltzeko aukera ematen digute.

Hauek dira Euskadiko azoka tradizionaletako batzuk.

  • Ordiziako azoka (Idiazabal gaztaren erdigunea) urteko asteazken guztietan egiten da. Baina guztien artean garrantzitsuena iraileko azoka da, orduan izaten baita gazta-lehiaketa ospetsua. Gertaera garrantzitsu hori Arantzazuko Andre Maria Gipuzkoako zaindariaren ospakizunetik (irailaren 9a) hurbilen dagoen asteazkenean izaten da.
  • Gernikako azoka, urriko azken astelehenean, eta egun horretan inguruko nekazaritza-produktuen egoera zehazten dute. Eta, onena, jai-giro ahaztezinean egiten dela da.
  • Arabako babarrun pikartaren azoka, urrian, Pobes herrian.
  • San Martin azoka, Kanpezun, azaroan.

Bestalde, duela 36 urtetik abenduan egiten den Durangoko disko eta liburu azoka nabarmendu behar da. Euskal kulturako argitalpen eta disko esanguratsuenak garai horretan argitaratzea, ohitura bilakatu da.