AISIALDIA

Musika, dantza, teatroa eta zinea

Euskadiko musika-eskaintza bertako jendea eta paisaiak bezain zabala eta anitza da. Bilboko Operaren Lagunen Elkartearen opera-denboraldiak edo Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren (EOS) denboraldiak musika klasikoa omentzen dute. Gasteizen, Getxon eta Donostian izaten diren nazioarteko jazz-jaialdiek genero horretako interpreterik onenak biltzen dituzte urtero. Herri musikek kale eta plazetan hartzen dute leku, txistu, danbolin, gaita edo trikitixaren hotsez.

Dantzak herri folklorearen osagai garrantzitsua dira. Edozein omenalditan dantzariaren irudia ezinbestekoa izaten da; txistularien laguntzaz ohorezko aurreskua egiten duena. Herri kulturaren beste alderdi garrantzitsu bat bertsolaritza da, bat-bateko ahozko literatur mota, bi pertsonak eztabaida dialektikoan egindakoa.

Antzerkia

k ere garrantzia handia du. Hiru jaialdik eszenatoki zaleen begiradak erakartzen dituzte urtero.

  • Umorezko Antzerkiko Nazioarteko Jaialdia (Araia, abuztuaren erdialdera).
  • Bilboko Txotxongilo Jaialdia (azaroa).
  • Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia (iraila-abendua).

Eta ez dugu zinea ahaztu behar. Irailean, pantaila handiko izar anitz Donostiako Nazioarteko Zinemaldian elkartzen dira. Hiri horretan ere izaten da, urtero, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Jaialdia. Bilbok Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia hartzen du urtero, eta Gasteizek, Gasteizko bideo lehiaketa.