AISIALDIA

Kirolak eta ibilbide interesgarriak

Kirolak garrantzi handia du. Gizarte guztietan izaten diren ohiko kirolez gain, gure herrietan herri kirola egiten da, indarrean eta lehiaketan oinarritua. Egia esan, herri-kirol asko baserriko ohiko lanak dira, kirol jarduera bilakatuak.

Euskal kirol tradizional ohikoenak

Baina ez dugu zertan kirol hutsean ibili. Natur parkeek, biosferaren erreserbek eta natur guneek zeharkatzen dituzten bideetan mendi-ibilaldiak egiteko aukera bikaina ematen digute. Euskadiko biztanleek mendizaletasun handia dute eta paisaia eder horien miresle handienak dira.

Gorbeia, Valderejo eta Urkiola parkeak eta Aralar mendilerroak Euskadiko harribitxi ekologikoetako batzuk dira. Gasteiz inguruetan "eraztun berde" izeneko eremua dago, bertan, naturaz eta biodibertsitateaz gozatzeko aukera izango dugu, hiritik oso hurbil.