Sarean nabigatzen ikastea
Sarera sartzeko, telefono-sarera konektatutako gailu bat besterik ez duzu behar. Hasieran PCaren bidez baino ezin zen egin, baina gaur egun mugikorraren bidez, telebistaren bidez, ordaindutako deskodetzailearen bidez, edota eskumuturreko erlojuaren bidez ere, nabiga daiteke.
Badakizu zer adierazten duten posta elektronikoa osatzen duten elementuek? Jakin ezazu bakoitzaren gainetik kurtsorea pasatuz.
Nabigatzaileak
Nabigatzailea informatika-programa baten gisako tresna bat da, eta Internet erabiltzea errazten digu. Nabigatzaileen merkatua bi erraldoiren artean banatuta dago: Internet Explorer (Bill Gates-en Microsoft ahalguztidunaren jabetzakoa) eta Netscape (askoren ustez Explorer baino hobea eta errazagoa, baina ez du bere aurkariak besteko marketingik, ez eta estaldurarik ere).
Gaur egun biak doakoak dira, eta gaztelaniazko bertsioak dituzte. Izen horien atzetik jartzen diren zenbakiek (5.0, 6.2 eta abar) zein bertsio erabiltzen ari zaren adierazten dute: zaharragoa, modernoena...
Bilatzaileak
Lehenengo nabigazio-aldietan ez hondoratzeko beharrezkoa den beste baliabide bat bilatzaileak dira. Bilatzailearen funtzioa, hain zuzen ere, hori da: informazioa bilatzea, zuk sartzen dituzun parametroen bidez iragaztea eta zuk nahi duzun orrira iristen laguntzea.
Bilatzaileak berak bakarrik, beste osagarririk gabe, azal daitezke -Google bilatzailea litzateke horren adibide bat- edota errekurtso gehiago dituen atari baten barruan azal daitezke, Eusko Jaurlaritza atarian gertatzen den moduan. Zerbitzua doakoa da, eta bilatzaile espezializatu batzuek baino ez dute eskatzen beren zerbitzuak jaso ahal izateko alta eman dezazun.
Euskal Herrian, gehien erabiltzen den ataria www.kaixo.com da, bertan Euskal Herriko zerbitzuei buruzko informazioa aurkituko duzu, euskaraz eta gaztelaniaz. Euskaraz hutsean dagoen bilatzailea www.aurki.com da.
http://
Helbide elektronikoak edo URLak (baliabide uniformeen bilatzaileak) http:// adierazpenarekin hasten dira beti, eta horrek web orria dela adierazten dio nabigatzaileari. Gaur egungo nabigatzaileek adierazpen hori ezabatzeko aukera ematen dute, eta automatikoki interpretatzen dute web helbidea dela.
