AISIALDIA

Sarean sartzeko espazioak

Konexioa etxetik egin daiteke (%60), lanetik (%29), toki publikoetatik, hala nola ziber-kafetegietatik eta ziberteketatik (%20), edo ikastetxeetatik (%14). Tokia hautatzeak beste zenbait faktore baldintzatzen ditu, hala nola nabigatzeko denbora, sareko erabiltzailearen aldez aurreko jarrera eta saretik jaisten ditugun programa-motak.

Internet etxetik

Aisialdiari dagokionez, gehien erabiltzen den aukera da. Deien kostua aurka du, baina gero eta gehiago kontratatzen dira konexio-tarifa lauak eta ADSL lineak.

KZgunea

Euskal Herriko hainbat herritan KZguneak, daude, gune hauetan internet dohainik izango duzu eta informatika-ikastaroak egiteko aukera ere izango duzu.

Bulegotik konektatzea

Pixkanaka, gero eta jende gehiago konektatzen da bulegoko ordenagailutik. Horixe da, hain zuzen, lanpostuko lan-absentismo izenaz ezagutzen dena.

Ziber-kafetegiak

Etxean Internet ez dutenek edo txateatu eta taldeka jokatu nahi dutenek gehien erabiltzen duten aukera da. Ziber-kafetegien abantaila nagusia ordenagailuak ongi prestatuta egotea da, programei eta on-line jokoei dagokienez. Desabantaila, berriz, prezioa da. Konexio-ordu bakoitzeko 1,5 eta 2,5 euro inguru ordaindu behar izaten da.

Zibertekak eta infotekak bestelakoak dira. Normalean doakoak diren toki publikoak dira, eta gainera aretoko arduradunek laguntza teknikoa eman ohi dute.

Ziberkafeak

Informazio-askatasuna munduan ziber-kafetegiak ugaritzearekin oso lotuta dago. Horrela, bada, demokratikoak ez diren herrialdeetako gobernuak horrelakoak sor ez daitezen saiatzen dira. 2001. urtean, Txinan 17.500 ziber-kafetegi baino gehiago itxi zituzten, gobernuak subertsibotzat jotzen zituen web guneak behar bezala blokeatu ez zituztelako.