AISIALDIA

Posta elektronikoa

Internetek oso urruti dauden pertsonekin unean bertan eta oso prezio murriztuarekin komunikatzeko aukera eskaintzen digu.

Sarearen bidez, testu-mezuak bidal ditzakegu ordenagailutik, edota telefonoa izango balitz bezala hitz egin. Horrez gain, argazkiak edo dokumentuak bidal daitezke, bai eta denbora errealean bideo-konferentziak eman ere.

E-mail famatua, edo posta elektronikoa, mezu elektronikoak segundotan trukatzea ahalbidetzen duen aplikazioa da. Mezu horiek helbide elektronikoa duen munduko beste edozein pertsonarekin truka daitezke. Hainbat abantaila ditu:

  • Erraz erabiltzen da. Testu-mezu bat idatzi eta klik bat eginez adierazitako helbidera bidali besterik ez dago. Gainera, era guztietako dokumentuak erants daitezke.
  • Azkarra eta erosoa da. Mezuak segundo gutxitan bidal eta jaso ditzakezu, eta ordurik egokienean nahi dituzunak hauta eta erantzun ditzakezu.
  • Merkea da. Distantzia luzeetarako ez dago tarifarik, soilik zure zonako hornitzailearekin konektatzeko erabiltzen den tokiko deiari dagokion tarifa ordaindu behar izaten da.

Kontu edo postontzi elektronikoa lortzeko bi era daude:

  • Interneteko sarbidearen zerbitzua duen kontua. Hornitzaileak ematen dizu, eta normalean gehienez hiru helbide bitarte sartzen dira kontratuan. Kontu hori zure ordenagailuan konfiguratuta dago, eta honakoek osatzen dute: zure izena @ hornitzailearen izena. haren domeinua. Adibidez: albertog@euskalnet.net
  • Bilatzaileen edo atarien doako kontuak. Zerbitzu-atari gehienek doan eskaintzen dute eta edozein ordenagailutik sar zaitezke aldez aurretik konfiguratu behar izan gabe. Beren alde txarra motelagoak izatea eta gaitasun gutxiago edukitzea da.