«« Itzuli
Posta elektronikoa
Dokumentuak
Batez ere posta elektronikoko mezuak erabiltzeagatik kutsatzen dira etxeko ordenagailuak. Bisita ezatsegin hori saihesteko gogora ezazu honakoa:
- Birusak mezu elektronikoetan bidaltzen diren artxibo erantsietan egon daitezke. Ez ezazu fitxategi erantsirik ireki, bere edukiaz ziur ez bazaude bederen, edo birusen kontrako eguneratutako programaren batek aldez aurretik hura eskaneatu ez badu.
- Birusek berek kutsatutako fitxategiak dituzten mezuak bidaltzen dituzte. Horregatik, bada, ez da nahikoa mezua bidaltzen dizun pertsona ezagutzea, agian ez baitu jakingo birusa bidali dizunik.
- Azken belaunaldiko birusek, gainera, ez dute zertan zure ordenagailua abiarazi hura kutsatzeko. Nahikoa da kutsatutako posta elektronikoko mezua aurre-bistan hautatzea birusak bere lana egin dezan. Ordenagailua ez kutsatzeko, mezuak kudeatzeko programa konfiguratu behar duzu, eta sartzen diren mezuen aurre-bista kendu.
