On-line
On-line jokoakJokoek leku nabaria dute sareko aisialdiari dagokionez. Jokatzea aisialdian konektatzeko hiru arrazoi nagusienetako bat da (beste biak informazioa lortzea eta jendea ezagutzea dira). On-line jokoek euskarri gisa erabiltzen dute sarea, eta aldi berean konektatutako beste erabiltzaile batzuekin lehiaketak baimentzen dituzte.
Atari orokor bakoitzak jokoetarako atal bat dauka, arauak eta baldintzak dituena. Dohaineko jokoak edo ordaintzeko jokoak izan daitezke. Zure ordenagailuan exekutatzeko, ia beti behar dute behera kargatu beharreko programa bat.
Ia mahai-joko guztiek dute bertsio bat ziber-espazioan (xakea, damak, backgamona, dominoa, reversia, eta abar). Joko horien abantaila arauak mundu osoan ezagutzea da. Beraz, ez da beharrezkoa sarearen bidez ikastea.Karta-jokoak zibernauta helduen gustukoenak dira; gazteenek, aldiz, nahiago dituzte simulazio- edo estrategia-joko konplexuagoak.
Haurrentzako hezkuntza-jokoen atala bereziki nabarmendu beharra dago. Etxeko txikienek irakurtzen, zenbatzen, koloreak bereizten edo margotzen ikas dezakete, jolasteari utzi gabe, gainera.
Sareko jokoen bertsio askoz ere arriskutsuagoa dira ziber-kasinoak, eta menpekotasun handiagoa sortzen dute. Dirua jokatzen da kreditu-txartelaren bidez edozein eratako makina txanponjaleetan, erruletetan edota karta-jokoetan. Adituek sareko ludopatia kasuak gero eta sarriagoak direla esaten dute, eta gainera, zailagoa dela kasu horiek detektatzea, Internetek jokalari horiei ematen dien anonimotasunagatik.
