Interneteko aisialdiaren mugak: ziber-mendekotasuna
- TEST: Aukeratu erantzun zuzena
- LINK: Kanpo loturak (1)
Internet bezalako aisialdi-gune batek, aukera mugagabeak dituenez, arriskuak izan behar ditu nahitaez. Soziologo, mediku eta hezitzaileek sarean kontrolik gabe edo gehiegi nabigatzeak ekar ditzakeen arazoez ohartarazten dute; kaltea gizabanakoarentzat nahiz gizartearentzat izan daiteke.
Baliabide hori gaizki erabiltzeak edo modu desegokian erabiltzeak arazo handiak ekar ditzake berekin, bai eta patologiak ere.

Adingabeen kontrola
Umeak geroz eta gazteago hasten dira Internet erabiltzen, eta era guztietako edukiak dauzkan leiho ireki batetik ateratzen dute burua. Pornografia-orrialdeak, zori-jokoak eta argi eta garbi antisozialak diren manifestuak sagua erabiltzen dakien edozeinen eskura daude.
Ia beti bezala, hezkuntza eta gurasoen kontrola dira tresnarik onenak gazteenek behar ez duten lekuetan zehar nabiga ez dezaten. Nabigatzaile gehienek, ordenagailuan sexu, indarkeria edo gustu txarreko edukia duten lekuetan sartzea galarazteko tresna dute. Gure ordenagailuan ikusi dituzten orrialdeei buruz berri ematen duten programak ere badaude, eta erabilera desegoki hori kontrolatzeko erabil daitezke.
Ziber-mendekotasuna
Ziber-mendekotasuna edo sarea gehiegi erabiltzea geroz eta gehiago zabaltzen ari den patologia da. Arriskurik handien daukan populazio-zatia sozializatzeko arazoak dauzkaten nerabeei dagokiena da. Txatak, kateko rol-jokoak eta unean bertako mezularitza dira mendekotasun handien sortzen duten jarduerak.
Bilboko Kontxi Baez psikologoak dioenez, gure aisialdian 30 ordu baino gehiago Interneten eginez gero mendekotasun baten aurrean gaudela esan daiteke.
