Visor de contenido web Nombre: Gortazar jauregia
Localidad: Areatza
Dirección: Gudarien plaza, 20
Barrio: Hiribildua
Comarca: Arratia
Provincia: Bizkaia
Tipología General: Jauregia
Siglo: XVII
hiribildua.Época: Aro Modernoa
Otros Siglos: XVI, XVIII
Estilo: Barrokoa
Otros Estilos: Pizkundekoa
Conservación: Desegokia
Titularidad: Partikularra
Uso Original: Etxebizitza
Uso Actual: Etxebizitza
Otros Nombre: Riscal jauregia
Lau angeluko oinplanoa du gutxi gorabehera eraikin handi honek, eta lau isuriko teilatua. Alde nagusian, beheko solairuan, kareharri landua du, maila onekoa, eta goiko solairuetan, berriz, adreilu barne-betea dauka. Atzeko aldea eta alboetakoak egurrezko bilbez eta adreilu barne-betez eginak ditu (igeltsuztatuak daude, eta kolore gorriztaz margotuak).
Alde nagusian, zirkuluerdiko sarbidea du beheko solairuan, albo batera eramana. Arku ederra da, eta armarri bat ageri du giltzarrian. Lehen solairuan, bost bao ditu, eta erdikoak balkoira ematen du (hiru bao biltzen ditu balkoiak, eta beste biak leihoak dira). Ganbaran, lau leiho txiki dauzka. 1735 inguruan, horma irudi bat egin zuten alde nagusi horretan (aurrealde guztia hartzen zuen), eta egun ere ageri dira haren arrastoak; armarri handi bat eduki behar zuen erdian, eta inskripzio ugari inguruan.