Estas en:

Arrasate

Visor de contenido web Visor de contenido web

Joan Bataiatzailea Deunaren eliza

FITXA

Nombre: Joan Bataiatzailea Deunaren eliza

Localidad: Arrasate

Dirección: Kanpatortea, 1

Barrio: Hiribildua

Comarca: Debagoiena

Provincia: Gipuzkoa

Tipología General: Erlijiosoa

Siglo: XIV

hiribildua.Época: Erdi Aroa

Otros Siglos: XVI

Estilo: Gotikoa

Conservación: Egokia

Titularidad: Eliza

Uso Original: Erlijiosoa

Fecha Construcción: 1350

Uso Actual: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Gurutze latindarraren forma du oinplanoak eta hiru habearte ditu elizak (alboetakoak apalagoak eta estuagoak dira). 1340 eta 1350 artean eraiki zuten. Presbiterioa, gurutzadura eta hiru zati dauzka. Arku fajoiak ditu, eta formeroak ere bai (habeartetik habearterako tartean ageri dira horiek, eta moldura asko dituzte).

Barruko aldetik, igeltsuztatua dago eliza, eta zenbait tokitan harri landua agerian du: arkuetan, nerbioetan, euskarrietan eta bao inguruetan. Atzeko aldean, korua du goian; bi solairukoa da, eta egurrezko balaustrea. Baoak beiratez apainduak daude, eta horietako batzuk XVIII. mendekoak dira.

Absidean, San Joan Bataiatzailearen irudia ageri da, eta ohorezko jarlekuak aski deigarriak dira: egurrezkoak dira, eta zizel lan dotoreak dauzkate. Koruaren azpian kapera dago, eta kristo eder bat ageri da bertan. Epistolaren ondoan ere kapera dago, eta hilobi gotiko eder bat ageri da han. Ines Ruiz Otalorakoa andrearen gorpu momifikatua egon zen han (Amandre Santa Ines deitzen zioten, eta haren erlikiek jendea sendatzeko dohaina omen zuten, amesgaiztoetatik libratzeko, hain zuzen).

Kanpo aldean hareharri landua du elizak, eta kontrahormak dauzka (batzuek gargolak dituzte). Sarreran arku zorrotza du, arkiboltekin, eta tinpanoan San Joan Bataiatzailearen irudia du. Ipar aldean, beste sarbide bat du, eta Maritxu Kajoi ospetsua ageri da han.

Dorre karratuak zirkuluerdiko arku handiak ditu, eta ate nagusia babesten du. Lehen gorputza kareharriz egina du, eta bigarrena, hareharriz. Gorengo aldean, erlaitza molduraz apaindua du, eta gargola handi batzuk ere baditu. Kanpaiak Gipuzkoako handienak dira.

Joan Bataiatzailea Deunaren eliza
Joan Bataiatzailea Deunaren eliza
Joan Bataiatzailea Deunaren eliza
Joan Bataiatzailea Deunaren eliza
Joan Bataiatzailea Deunaren eliza
Joan Bataiatzailea Deunaren eliza