Visor de contenido web Nombre: Udaletxea
Localidad: Arrasate
Dirección: Herriko Plaza, 1
Barrio: Hiribildua
Comarca: Debagoiena
Provincia: Gipuzkoa
Tipología General: Erlijiosoa
Siglo: XVIII
hiribildua.Época: Aro Modernoa
Estilo: Barrokoa, Rokokoa
Conservación: Egokia
Titularidad: Udala
Uso Original: Zerbitzuak
Fecha Construcción: 1766
Uso Actual: Zerbitzuak
Autor: Martin Carrera
Martin Carrera beasaindarrak diseinatu zuen Arrasateko udaletxea, eta 1766an inauguratu zuten. Oinplano angeluzuzena du, eta lau isuriko teilatua. Alde nagusia harri landuz egina du, eta gainerakoak, manposteriaz (izkinetan eta bao inguruetan harri landua du horietan ere). Hiru solairu ditu (behekoa eta beste bi), eta San Joan parrokiaren aurrez aurre dago.
Alde nagusia oso erregularra da: bost bao ardatz ditu, simetrikoki banatuak, eta pilastra sendoek bereizten dituzte goitik behera. Beheko solairuan, bost arku karpanel ditu, eta arkupe handi bat ondoren. Lehen solairuan, bi balkoi irten daude izkinetan, eta erdian, berriz, balkoi jarraitu bat (hiru baok ematen dute hara). Guztiek harrizko zorua dute, mentsulen gainean jarria, eta burdin lan bikainak ageri dituzte.
Erdiko balkoi horren gainean, hiriko armarria dago, arkitektoaren semeak egina, Manuel Martin Carrerak. Goiko solairuan, balkoiak ditu izkinetan, behekoak baino txikiagoak eta xumeagoak. Erlaitza harrizkoa du, nahiko sinplea, eta hegala, berriz, egurrezkoa, harburu zizelkatuen gainean.
Ezkerreko eta eskuineko aldeak manposteriaz eginak ditu. Ezkerrekoak Erdiko Kalera ematen du, eta bao guztiak harri landuz inguratuak ditu; solairutik solairurako tartean, berriz, platabandak ditu. Eskuinekoak Iturriotz kalera ematen du, eta ezkerrekoaren berdintsua da.