Estas en:

Arrasate

Visor de contenido web Visor de contenido web

Iturriotz, 25

FITXA

Nombre: Iturriotz, 25

Localidad: Arrasate

Dirección: Iturriotz,25

Barrio: Hiribildua

Comarca: Debagoiena

Provincia: Gipuzkoa

Tipología General: Etxebizitza

Siglo: XVIII

hiribildua.Época: Aro Modernoa

Otros Siglos: XIX

Estilo: Barrokoa

Titularidad: Partikularra

Uso Original: Etxebizitza

Uso Actual: Etxebizitza

Deskripzioa eta oharrak:

Parrokiako ate nagusiaren aurrean dago eraikin hau. Oinplano angeluzuzena du, oso estua eta luzanga (Erdi Aroko eraikinek egitura hori eduki ohi zuten maizenik). Teilatua bi isurikoa du, eta gailurra alde nagusiarekiko paralelo. Bi alboak eta atzeko aldea beste eraikin batzuei atxikiak dauzka.

Beheko solairua harri landuz egin zioten, eta goiko biak, berriz, igeltsuztatuak daude. Esan bezala, aurreko aldea soilik du agerian, eta aski xumea da: Beheko solairuan, sarbideak arku beheratua du, eta atea egurrezkoa da, tatxetez apaindua. Atearen albo bakoitzean, okulu zirkular txiki-txiki bat ageri da.

Lehen solairuan, balkoi irtena du erdian, eta leiho bat alde bakoitzean. Bigarren solairuan, hiru leiho ditu; zirkuluerdiko arkua daukate, eta adreiluzko erlaitz batek lotzen ditu hirurak. Leiho horien gainean, harburu zizelkatuak ageri dira, eta teilatua gero.

Iturriotz, 25
Iturriotz, 25
Iturriotz, 25