Visor de contenido web Nombre: Aranguren jauregia
Localidad: Artziniega
Dirección: Enmedio, 17
Barrio: Hiribildua
Comarca: Aiaraldea
Provincia: Araba
Tipología General: Jauregia
Siglo: XVIII
hiribildua.Época: Aro Modernoa
Estilo: Barrokoa
Conservación: Egokia
Titularidad: Partikularra
Uso Original: Etxebizitza
Uso Actual: Etxebizitza
Bi eraikinek osatzen dute multzo hau: eraikin nagusiak eta hari atxikitako beste eraikin txikiago batek. Alde nagusia harri landuz egina du, eta gainerako guztia manposteriaz, izkinak eta bao inguruak salbu; horietan ere harri landua dauka.
Alde nagusian bi solairu eta ganbara ditu, moldurekin bereiziak guztiak. Beheko solairuan, leiho txikiak daude sarbide nagusiaren alboetan. Lehen solairuan, hiru balkoi ageri dira; zorua molduraz apaindua dute, eta baranda burdin forjatuz egina. Gorengo solairuan, armarri rokoko handi bat dauka bi leiho txikiren artean jarria. Eta elementu horien guztien gainean, taulamendu bat dauka, moldura lauekin, erlaitz modura jarria.
Eskuineko aldean, zerbitzarien etxea dauka atxikia. Eraikin horretan, eta eraikin nagusiaren gainerako aldeetan, baoak ez daude oso modu ordenatuan antolatuak. Atzeko aldeak terraza batera ematen du, eta begiratoki modernoa dauka han. Armarria ere ageri da alde horretan. Lorategi bat ere badu, murrutxo batekin itxia.