Estas en:

Bastida

Visor de contenido web Visor de contenido web

Udaletxea

FITXA

Nombre: Udaletxea

Localidad: Bastida

Dirección: Bakearen Plaza, z/g

Barrio: Hiribildua

Comarca: Arabako Errioxa

Provincia: Araba

Tipología General: Zerbitzuak

Siglo: XVIII

hiribildua.Época: Aro Modernoa

Otros Siglos: XX

Estilo: Barrokoa

Conservación: Egokia

Titularidad: Udala

Uso Original: Zerbitzuak

Fecha Construcción: 1740

Uso Actual: Zerbitzuak

Autor: Agustin Azkarraga

Deskripzioa eta oharrak:

Bakearen plazan dago, elizaren aurrean. Oinplano angeluzuzena du, eta bi solairu aurreko aldean (atzean hiru ditu, maldan egina baitago). Plazara ematen duen aldea, aurrekoa, hareharri landuz egina du, eta gainekoak manposteriaz. Beste hiru alde horietan, hala ere, harri landua ageri da inpostetan eta arkuetan.

Alde nagusia da guztietan aipagarriena, arte ikuspegitik (aski deigarria gertatzen da, gainera). Beheko solairuan hiru arku ditu, zirkuluerdikoak. Arkupe batera ematen dute, eta han bi sarbide daude. Sarbide nagusia apainduraz betea dago, eta handik sartzen da udaletxera. Bestea biltegiko atea da. Lehen solairuan hiru balkoi ditu, handi samarrak; harrizko zorua dute, (alboetakoak angeluzuzenak dira, eta erdizirkularra erdikoa), eta moldura askorekin apainduak daude. Goiko aldean taulamendu bat dauka, hainbat apaindurarekin, eta, gainean, harrizko balaustrada bat, lorontziekin apaindua.

Arkupean dituen bi ateen egur lana jatorrizkoa da (ate nagusiarena da aipagarriena), eta garai batean ziegako atea izan zena ere hantxe dago, leiho txiki eta guzti. Burdin lanak, oro har, aski xumeak dira.

Udaletxea
Udaletxea
Udaletxea
Udaletxea