Visor de contenido web Nombre: Eupeme deuna eliza
Localidad: Bermeo
Dirección: Eupeme deuna, z/g
Barrio: Hiribildua
Comarca: Busturialdea
Provincia: Bizkaia
Tipología General: Eliza
Siglo: XV
hiribildua.Época: Erdi Aroa
Otros Siglos: XVIII, XIX
Estilo: Gotikoa
Otros Estilos: Neoklasikoa, Neogotikoa
Conservación: Egokia
Titularidad: Eliza
Uso Original: Eliza
Uso Actual: Eliza
Bermeoko elizarik zaharrena da, seguruenik XIII. mendean eraikia; XV. mendearen amaieran berreraiki egin zuten. Bizkaiko jaun-andreek, Bizkaira etortzen zirenean, eliza honetan (Larrabetzun eta Gernikan moduan) egiten zuten foruen zina.
Habearte bakarrekoa da, eta Gotiko goiztiarraren garaikoa, leihoek, ateek eta gangetako nerbioak adierazten duten moduan. Barruko aldean, bizantziar motako gurutzadura du, ikusgarria, Mendozatarren hilobia ere nabarmentzeko modukoa da; eta gotiko bete-betean egina da, eta Velascotarren armarria dauka.
Kaperak ere baditu barruko aldean, kontrahormen artean, eta sakristia aldarearen ondoan dago, Epistolaren aldean. Atzeko aldean, koru neogotikoa dauka goian. Kanpoko aldean, dorrea du albo batean, nahiko soila, 1783an egina. Elizaren mendebaldeko aldean, arkupe modernoa egin zioten. 1995. urtean, Monumentu Historiko Artistiko izendatu zuten.