Visor de contenido web Nombre: Erribera kaleko arkupeak
Localidad: Bilbo
Dirección: Erribera
Barrio: Hiribildua
Comarca: Hego Uribe
Provincia: Bizkaia
Tipología General: Kalea
Siglo: XIX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Otros Siglos: XVII, XVIII
Estilo: Neoklasikoa
Otros Estilos: Barrokoa
Conservación: Egokia
Titularidad: Udala
Uso Original: Etxebizitza/Zerbitzuak
Fecha Construcción: 1850
Uso Actual: Etxebizitza/Zerbitzuak
Bilboko Erriberako etxe arkupedunak hainbat kultur joeraren isla dira; denak ez zituzten garai berean egin, eta egin ondoren berregindakoak ere badira, garaiko joera eta estiloei jarraiki. Desberdintasunak desberdintasun, arkupeen gaineko eraikin guztiek dute beheko solairua eta solairuartea (bulegoak dira batzuk eta saltokien biltokiak beste batzuk).
Lehen zatian, Arategizar eta Belostikale artean, XVII. mendeko etxe bat ageri da; sei arkuren gainean eraikia dago, eta bi solairu ditu. Arana jauregiari atxikia dago (Pizkundekoa da, eta Belostikalera ematen duen aldean du sarbidea). Hurrengo zatian, Belostikale eta Dendarikale artean, XIX. mendeko zenbait etxe daude, guztiak ere proiektu beraren barruan eginak (lau solairukoak dira).
Hirugarren zatia Dendarikale eta Artekale artean dago, eta hor ere lau solairuko etxeak ageri dira arkupeen gainean. Dendarikaletik gertuen dagoen etxeak plaka bat du, eta honako hau jartzen du: "SE REEDIFICO / AÑO DE 1850" (BERREGINA /1850 URTEA).
Azken zatia da guztietan modernoena, Artekale eta Goinkale artekoa (1870 inguruan egin zuten), eta estilo Isabeldarra du; arkuen giltzarriak nabarmenduta daude, eta landuta, eta taulamendua dute gainean. Lau solairuko eraikinak dituzte gainean, eta balkoiak itxita daude (batzuek egurrezko begiralekuak dituzte).