Visor de contenido web Nombre: Andra Mari Sortzez Garbiaren eliza
Localidad: Bastida
Dirección: Elizaren plaza, z/g
Barrio: Buradon Gatzaga
Comarca: Arabako Errioxa
Provincia: Araba
Tipología General: Erlijiosoa
Siglo: XVI
hiribildua.Época: Aro Modernoa
Otros Siglos: XVII, XVIII
Estilo: Gotikoa
Otros Estilos: Pizkundekoa, Barrokoa
Conservación: Egokia
Titularidad: Eliza
Uso Original: Erlijiosoa
Uso Actual: Erlijiosoa
Oinplanoa gurutze latindarraren formakoa du, eta habearte bakarra. Hiru zati ditu habearteak, eta kapera bat eskuin aldean. Estalkian gurutze ganga dauka. Koru altua harri landuz egina du, eta XVIII. mendeko arku eskartzanoa dauka.
Kanpoko aldea harlanduxkaz egina du, eta kontrahormak dauzka, egiturari sendotasuna emateko. Hegoaldera ematen duen horman, XVII. Mendeko arkupea dauka, maila oneko harri landuekin egina. Zirkuluerdiko hiru arku ditu arkupeak, erlaitza du goian, eta pilastrak bi muturretan.
Elizarako sarbidea harri landuz egina dago; zirkuluerdiko arkua du, bi pilastraren gainean jarria, eta frontoia gainean, non Ama Birjinaren irudia ageri baita horma konka txiki batean (XVII. mendekoa izango da, segur aski). Gauza guztien gainetik, dorrea nabarmentzen da, errioxar estilokoa, XVIII. mendean egina. Hego-mendebaldeko angeluan dago dorrea, eta maila oneko harri landua erabili zuten hura egiteko.
Barruko aldean, honako elementu hauek nabarmendu behar dira: Oñatiko konde-kondesen hilobi platereskoak, Gatzagako jaun-andreenak, eta San Rokeren erretaula.