Estas en:

Buradon Gatzaga

Visor de contenido web Visor de contenido web

Oñatiko konde-kondesen jauregia

FITXA

Nombre: Oñatiko konde-kondesen jauregia

Localidad: Bastida

Dirección: Plaza Nagusia, z/g

Barrio: Buradon Gatzaga

Comarca: Arabako Errioxa

Provincia: Araba

Tipología General: Jauregia

Siglo: XVI

hiribildua.Época: Aro Modernoa

Otros Siglos: XIV, XVII

Estilo: Pizkundekoa

Otros Estilos: Barrokoa

Conservación: Desegokia

Titularidad: Partikularra

Uso Original: Militarra

Deskripzioa eta oharrak:

Oñatiko konde-kondesen jauregia harresitik oso gertu dago, harresiaren eta plazaren artean, hain zuzen. Eraikin bakartua da, lau angeluko oinplanoa du, eta, egun, lau horma nagusiak soilik ditu (barrutik hustuta dago). Beheko solairua eta lehena ditu, eta harri landu handiak dauzka zokaloan, bao inguruetan, inpostetan, erlaitzean eta abar. Eraikinaren gorengo aldean, inguru guztia hartzen duela, erlaitza du, molduraz apaindua. Hormak harlanduxkaz eginak daude.

Eraikinak apenas duen apaindurarik. Alde nagusia ederra du, eta han, bao handi bat nabarmentzen da, zeinak harrizko lauza baitu (bere garaian, balkoia izango zen), eta frontoia goian. Leiho angeluzuzen handiak ere baditu alde horretan (egun, itxita daude ia denak). Gainerako aldeak xumeagoak dira, eta antzeko egitura dute horiek ere.

Jauregiaren barruan, defentsarako dorre bat dago, jauregia bera baino lehenagokoa. Oinplano angeluzuzena du eta hiru solairu. Hareharri landuz egina dago, eta nabarmentzeko moduko bao batzuk ere baditu (gehienak itxita daude egun): ate nagusia, ate hori babesteko saieterak eta, batik bat, leiho zabal bat gorengo aldean.

Bi eraikinak erabat hustuta daude, oso egoera txarrean baitzeuden.

Oñatiko konde-kondesen jauregia
Oñatiko konde-kondesen jauregia
Oñatiko konde-kondesen jauregia
Oñatiko konde-kondesen jauregia