Estas en:

Donostia

Visor de contenido web Visor de contenido web

Udaletxe zaharra

FITXA

Nombre: Udaletxe zaharra

Localidad: Donostia

Dirección: Konstituzio Plaza

Barrio: Hiribildua

Comarca: Donostia-Beterri

Provincia: Gipuzkoa

Tipología General: Zerbitzuak

Siglo: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Otros Siglos: XX

Estilo: Neoklasikoa

Conservación: Egokia

Titularidad: Udala

Uso Original: Zerbitzuak

Fecha Construcción: 1938

Uso Actual: Zerbitzuak, Kultura

Autor: Silvestre Perez/Ugartemendia

Deskripzioa eta oharrak:

Eraikin neoklasiko bikain eta ikusgarria da, Silvestre Perezek diseinatua -Donostiako udal arkitektoa zen garai hartan- eta Ugartemendiak eraikia. Eraikin bikaina da, esan bezala, material bikainekin egina, eta kokapena ere ez du nolanahikoa; Konstituzio Plazan dago, eta esan liteke Donostiako eraikin neoklasikorik onena dela, eta Euskal Herriko ederrenetakoa.

Mutrikuko eta Tolosako harri landua eta Uliako eta Igeldoko hareharri landua erabili zuten eraikin hau egiteko. Beheko solairua eta beste bi ditu. Beheko solairua arkupe handi bat da -bost arku ditu-, eta kanoi ganga du sabaian. Arkupeen gainean, sei zutabe doriar ageri dira, lehen solairua eta bigarrena hartzen dituztela behetik gora. Lehen solairuan, balkoi handiek betetzen dute zutabetik zutaberako tartea. Bigarren solairuan, berriz, balkoi irtenak ditu tarte horietan. Zutabeen gainean, erlaitza du, eta haren gainean, hiriko armarria ageri da.

Iparraldean eta hegoaldean, arkupe batek lotzen ditu udaletxea eta albo horietako etxebizitzak; beheko solairutik lehen solairuraino iristen dira arkupe horiek, eta lehen solairuaren parean, pasabidea egina du eraikin batetik bestera joateko. Pasabide hori ixteko, burdinazko barandak ditu.

Udaletxe zaharra
Udaletxe zaharra
Udaletxe zaharra
Udaletxe zaharra
Udaletxe zaharra
Udaletxe zaharra