Visor de contenido web Nombre: Aldape-Beitia jauregia
Localidad: Elorrio
Dirección: Urarka, 4
Barrio: Hiribildua
Comarca: Durangaldea
Provincia: Bizkaia
Tipología General: Jauregia
Siglo: XVII
hiribildua.Época: Aro Modernoa
Estilo: Barrokoa
Conservación: Egokia
Titularidad: Partikularra
Uso Original: Etxebizitza
Fecha Construcción: 1694
Uso Actual: Zerbitzuak
Otros Nombre: Mendibil jauregia
Antonio Beitia kapitainak eraiki zuen jauregi hau, 1694an, Aldape auzoan. Hortik hartu zuen Aldapebeitia izena. Familiaren armarria hantxe dago jauregiaren alde nagusian.
Eraikin bakartua da, eta oinplano angeluzuzena du. Teilatu hegala zurezko harburu zizelkatuen gainean dauka. Alde nagusiak hiru solairu ditu, behekoa eta beste bi, eta inposta lerroak ageri dira solairuen arteko tartean (alderik alde zeharkatzen dute eraikina).
Hiru bao ardatzen arabera antolatua dago alde nagusia. Erdiko ardatzak garai hartako jauregiek izan ohi zuten egitura du: sarbide dintelduna, balkoia, armarria eta bao txiki bat. Alboetako ardatzek ere banaketa horixe bera dute (sarbide beharrean, leihoa dute). Balkoi guztiak jabaloien gainean daude, eta burdin forjatuz eginak dituzte barandak.
Ezkerreko aldea ere nabarmentzeko modukoa da; galeria bat dauka, zirkuluerdiko hiru arkurekin, eta baranda burdin forjatuz egina du hark ere.