Visor de contenido web Nombre: Arabio-Beitia jauregia
Localidad: Elorrio
Dirección: San Pio X, 1
Barrio: Hiribildua
Comarca: Durangaldea
Provincia: Bizkaia
Tipología General: Jauregia
Siglo: XVII
hiribildua.Época: Aro Modernoa
Otros Siglos: XVIII
Estilo: Barrokoa
Conservación: Egokia
Titularidad: Partikularra
Uso Original: Etxebizitza
Uso Actual: Zerbitzuak
Otros Nombre: Etxebarria jauregia
Elizatik gertu dago eraikin hau, kale kantoi batean. Alde nagusia hareharri landuz egina du, eta albokoa, berriz, manposteriaz (izkinetan eta bao inguruetan harri landuz dauka.
Beheko solairua eta beste hiru ditu alde nagusian. Behekoan du sarbide nagusia, arku karpanel batekin (banketxe bat da egun). Haren eskuinean, leiho dinteldun bat du, hainbat apaindurarekin. Lehen solairuan, balkoi handia du erdian; jabaloiek eusten diote, eta baranda burdin forjatuz egina du. Balkoiaren alboetan, leihoak ditu; harrizko erlaitza dute, eta harri landua dute inguruan, molduraz apainduta. Balkoiaren gainean, armarria ageri da.
Bigarren solairuan, aldatu egiten da egitura: erdian leiho du eta balkoiak alboetan. Azken solairuan, berriz, lau bao dinteldun ditu.
Alboko aldean, balkoi bat du, hori ere jabaloien gainean jarria, eta burdin forjatuz egindako barandarekin. Balkoiaren goiko aldean, frontoi etena ageri da. Atzeko aldea bereziki deigarria da: bi galeria ditu (solairu bakoitzean bat), bakoitza hiru arkurekin.