Visor de contenido web Nombre: Udaletxea
Localidad: Errenteria
Dirección: Herriko plaza
Barrio: Hiribildua
Comarca: Oiartzualdea
Provincia: Gipuzkoa
Tipología General: Zerbitzuak
Siglo: XVII
hiribildua.Época: Aro Modernoa
Estilo: Barrokoa, Klasizista
Otros Estilos: Garaikidea
Conservación: Egokia
Titularidad: Herria
Uso Original: Zerbitzuak
Fecha Construcción: 1605
Uso Actual: Zerbitzuak
Autor: Frai Migel Aranburu
1603 arte, Errenteriak ez zuen udaletxerik eduki, eta elizako koruan egiten zituzten udal batzarrak. Urte hartan, ordea, deialdi publikoa egin zuten, udaletxea eraikitzeko lanak emateko. Planoak egiteko ardura Frai Migel Aranbururi eman zioten, Herreraren ikaslea bera. Hargin lanak eta eraikitze lanak, berriz, Juan Garaibururi Martin Ondarzari eman zizkioten. Lanak nahiko azkar bukatu zituzten, eta 1607. urtean dagoeneko eraikin berrian egin zituzten batzarrak.
Oinplano karratua du, eta Herriko Plazaren alde batean dago. Eliza ere plaza horretan dago, eta plaza horretan bat egiten dute Erdi Aroko hiriguneak izan zituen zazpi kaleetatik bostek. Aurreko aldea harri landuz egina dago, eta hiru solairu ditu. Beheko solairuak puntu erdiko lau arku ditu, eta eskuineko aldean beste bi ditu (eskuineko alde horrek kale batera ematen du). Arkupea harri landuz egina dago barrutik ere.
Beheko solairutik lehenerako tartean, moldura irten samarra du. Lau balkoi daude lehen solairuan, dinteldunak, eta burdin lan onarekin (erdiko biak elkartuta daude). Erdi-erdian, armarria du. Bigarren solairuaren egitura ere antzekoa da: erlaitz irtena du eta lau balkoi, baina hemen, erdiko biak ez daude elkartuta. Taulamendua ageri da goian, eta hegala gero, harburu eta guzti.