Visor de contenido web Nombre: Torrekoa etxea
Localidad: Errenteria
Dirección: Goiko Kalea, 11
Barrio: Hiribildua
Comarca: Oiartzualdea
Provincia: Gipuzkoa
Tipología General: Jauregia
Siglo: XVI
hiribildua.Época: Aro Modernoa
Otros Siglos: XX
Estilo: Gotikoa, Pizkundekoa
Otros Estilos: Garaikidea
Conservación: Egokia
Titularidad: Herria
Uso Original: Militarra
Uso Actual: Etxebizitza
Errenteriako hiribildua, Erdi Aroan, bost atek zaintzen zuten. Horietako bat Nafarroako atea zen; Goiko Kalearen amaieran zegoen, eta bi dorretxek babesten zuten, Morrontxok eta Torrekoak.
Torrekoak oinplano handia du eta bolumena ere ez nolanahikoa. Hormak oso sendoak ditu (kuku-leiho bat du aurreko aldean, eta hortik ikus daiteke nolakoa den horma; horrez gain, ezkerreko aldean zulo handiak ditu, baina pareta ez dago guztiz zulatua). Barruko alde asko aldatu dute, eta solairuak ere kendu eta jarri egin dizkiote, baina hormak jatorrizkoak dira. Aurreko aldea harri landuz egina dago, eta ezproi bat du ezkerrean, horma sendotzeko. Beheko solairuan sarbide bat du, arku zorrotzekoa, eta giltzarrian, IHS idatzita; horri lotuta, berriz, Urrezko Ardi Larrua izan daitekeena (oso hondatua dago).
Ezkerreko aldea ere gotikoa da, baina oso aldatua dago. Alde horretako erlaitzean, harrizko erreten bat du alderik alde. Atzeko aldea gorrixka da kolorez, eta puntu erdiko leihoa du solairu nagusian; teilatu azpian, berriz, beste leiho bat du, txikiagoa. Eskuineko aldea guztiz aldatua dago, eta ez da sumatzen garai bateko egituraren arrastorik.