Visor de contenido web Nombre: Zarautz jauregia
Localidad: Getaria
Dirección: Kale Nagusia, 38
Barrio: Hiribildua
Comarca: Urola Kosta
Provincia: Gipuzkoa
Tipología General: Etxebizitza
Siglo: XVI
hiribildua.Época: Aro Modernoa
Estilo: Gotikoa, Pizkundekoa
Conservación: Desegokia (erortzear dago)
Titularidad: Udala
Uso Original: Etxebizitza
Eraikin hau hutsik dago gaur egun. Eskuinean dorre bat du, eta ezkerrean, zati bat eliz parrokiari itsatsia du. Agerian dituen hiru aldeak harlanduz eginak daude, eta jatorrizko baoak ere ageri dira, nahiz eta gehienak itxiak egon. Aurreko aldean, puntu erdiko hiru sarbide ditu beheko solairuan, eta lehen solairuan, berriz, hiru leiho zorrotz eta balkoia erdian. Bigarren solairuan, badirudi arku bat eduki zuela erdian, eta hirugarrenean, hiru leiho biki ditu, ia erabat desagertuak. Ezkerreko aldean, sarbide bat du, puntu erdiko arkuarekin, leiho txiki bat eta argizulo bat; azken solairuan, balkoi zorrotz bat ageri da.
Atzeko aldea oso hondatua dago, eta bi solairu soilik ditu. Behekoan, arku zorrotz handi bat du; solairuartean, bi leiho zorrotza, eta lehenengoan, beste arku bat, puntu erdikoa, agian.