Visor de contenido web Nombre: Lezama-Legizamon jauregia
Localidad: Getxo
Dirección: Atxekolandeta, 1
Barrio: Neguri
Comarca: Uribe Kosta
Provincia: Bizkaia
Tipología General: Jauregia
Siglo: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Estilo: Eklektikoa, Erregionalista
Conservación: Egokia
Titularidad: Partikularra
Uso Original: Etxebizitza
Fecha Construcción: 1918
Uso Actual: Etxebizitza
Autor: Jose Maria Basterra eta Manuel Maria Smith
Hiru solairu ditu eraikin honek, behekoa eta beste bi, eta "U" itxurako oinplanoa du. Lorategi handi batek inguratzen du.
Hareharri landuz egina dago oso-osorik, eta aberastasun handia dauka arkitektura ikuspegitik. Alderik garrantzitsuena itsasora begira dauka, eta hiru gorputz ditu, neurri eta garaiera desberdinetakoak: erdiko dorrea, zirkuluerdiko arkuz osatutako galeria daukan gorputza eta, azkenik, liburutegia.
Salamancako Monterrey jauregiko dorrearen eredura egina dago Lezama-Legizamon jauregiko dorrea (XVI. mendekoa da hura), eta apaingarri ugari ditu: armarria angeluan, bao asko eta askotarikoak, moldurak eta pinakulu dotoreak gorengo aldean.
Dorrearen eskuinean, etxeko liburutegia dago; lau isuriko teilatua du, eta pinakuluak ageri dira haren ertzetan. Gorengo solairuan, zirkuluerdiko leihoak ditu.
Dorrearen beste aldean dago hirugarren gorputza; ez da dorrea bezain garaia, eta beheko solairuko galeria nabarmentzen da gehien (zazpi arku ditu, zirkuluerdikoak). Lehen solairuan, arku beheratu handi bat ageri da, eta bigarrenean, balkoia, eguzkiak bete-betean ematen diola.
Jose Maria Basterra arkitektoak eraiki zuen jauregi hau, 1903an. 1919an, berriz, Manuel Maria Smith-ek berrikuntza batzuk egin zizkion, eta ia erabat aldatu zion itxura. Liburutegia suak erre zuen 1933an, eta desagertu egin zen (Euskal Herriko liburutegi pribaturik onena zela esaten dute).
Lorategi aparta du, oso ederra eta bikain zaindua. Eremu guztiaren itxitura ere ez da nolanahikoa, eta hesiaren burdin lana ere deigarria da, lorategirako sarbidea eta atezaintza bezala.