Visor de contenido web Nombre: Udaletxea
Localidad: Hernani
Dirección: Hildako Gudarien Enparantza
Barrio: Hiribildua
Comarca: Donostia-Beterri
Provincia: Gipuzkoa
Tipología General: Zerbitzuak
Siglo: XIX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Estilo: Eklektikoa
Titularidad: Udala
Fecha Construcción: 1899
Uso Actual: Zerbitzuak
Hernaniko Udalaren zati bat suntsitu egin zen 1875ean, eta 1899an eraiki zuten berriro. Elizari atxikita dago. Hirigune historikoaren kanpoaldearekin eta barrualdearekin lotzen da, udaletxea zeharkatzen duen pasabide baten bitartez.
Eraikin handia da; beheko solairua, solairuartea, lehena eta bigarrena ditu. Aurreko aldean ageri diren baoak modu simetrikoan antolatuak daude. Beheko solairuan arkupea du (zirkuluerdiko zazpi arku ditu), eta hormak kareharriz eta hareharriz eginak daude. Udal bulegoetarako hain sarbide daude arkupe horretan, eta horien gainean, solairuarteko balkoiak daude. Lehen solairuan ere balkoiak ditu, balaustredunak, eta erdikoak ez besteek zutabe korintiarrak dituzte alboetan, eta horien gainean, frontoia; erdiko balkoi jarraitua da, erdizirkularra, eta irtena. Bigarren solairuan atzera eramana dago zertxobait, ertzetan izan ezik. Erdiko hiru tarteak galeria batek hartzen ditu; erdian erlojua eta hiribilduko armarria ditu, eta albo bakoitzean, zirkuluerdiko hiru arku.
Atzeko aldea ez da horren interesgarria; ez du aurrekoak adina elementu, berdinagoak ditu solairu guztiak (sei bao ditu bakoitzean). Beheko solairuan, leihoak burdinaz hesituak daude. Platabanda sorta batek alderdik alde zeharkatzen du alde hori, eta solairu nagusiaren gainean erlaitz bat ageri da.
Barrualdea ikusgarria da; ondo zaindua dago, eta eskailera eder bat nabarmentzen da gauza guztien gainetik.