Estas en:

Markina-Xemein

Visor de contenido web Visor de contenido web

Mesedeetako eliza eta komentua

FITXA

Nombre: Mesedeetako eliza eta komentua

Localidad: Markina-Xemein

Dirección: Abesua, 5

Barrio: Hiribildua

Comarca: Lea-Artibai

Provincia: Bizkaia

Tipología General: Erlijiosoa

Siglo: XVIII

hiribildua.Época: Aro Modernoa

Otros Siglos: XVII

Estilo: Barrokoa

Conservación: Egokia

Titularidad: Eliza

Uso Original: Eliza, Komentua

Uso Actual: Eliza, Komentua

Deskripzioa eta oharrak:

Eraikin bat baino gehiago biltzen ditu multzo honek: ikasle-egoitza eta ikastetxe moduan erabiltzen den eraikina, komentua (elizari atxikia) eta eliza bera. Bidarte familiakoek sortu zuten komentua, 1547an. Eliza 1793an inauguratu zuten.

Eliza barrokoa da, eta harladuxkaz egina dago. Sarbidea dintelduna da, eta pilastrak ditu ezker-eskuin; goiko aldean, berriz, Mesedeetako Ama Birjinaren armarria du. Gorengo aldean, kanpandorrea du, bi gorputzekoa, eta frontoia ere bai, piramide eta bolekin apaindua.

Oinplanoa gurutze latindarraren itxurakoa du elizak, eta habearte bakarra. Aldare nagusiaren aldea zuzena du, eta sabaian, berriz, kanoierdiko ganga dauka, arku fajoiekin. Atzeko aldean, koroa du, arku karpanelen gainean jarria eta hesiz itxia.

Komentuak bi solairu ditu, harlanduxkaz eginak, eta horien gainean, beste hiru solairu eraiki dituzte XX. mendean. Adreiluz eta hormigoiz eginak daude, eta ikastetxea jarri dute bertan.

Mesedeetako eliza eta komentua
Mesedeetako eliza eta komentua
Mesedeetako eliza eta komentua
Mesedeetako eliza eta komentua