Visor de contenido web Nombre: Udaletxea
Localidad: Mutriku
Dirección: Txurruka plaza, z/g
Barrio: Hiribildua
Comarca: Debabarrena
Provincia: Gipuzkoa
Tipología General: Jauregia
Siglo: XVIII
hiribildua.Época: Aro Modernoa
Estilo: Barrokoa
Conservación: Egokia
Titularidad: Udala
Uso Original: Zerbitzuak
Uso Actual: Zerbitzuak
Oinplano angeluzuzena du, eta lau isuriko teilatua. Hiru gorputz ditu eraikin honek; erdian nagusia eta haren ezker-eskuin beste biak. Erdiko gorputzak hiru solairu ditu, eta alboetakoek bi.
Beheko solairua eta izkinak harri landuz eginak ditu, eta gainerako guztia igeltsuztatua eta kareberritua dago. Alde nagusian, arkupea du beheko solairuan; erdiko gorputzean zirkuluerdiko hiru arku handi ditu, eta alboetan itxia dago arkupea, inolako arkurik gabe. Lehen solairuan, balkoi jarraitu irtena dauka; zorua harrizkoa du, eta hari eusten dioten mentsulak ere harrizkoak dira. Baranda, berriz, burdin forjatuz egina du.
Balkoi horretara irteteko, hiru bao angeluzuzen ditu, eta armarri bat ageri da bakoitzaren gainean. Erdian dagoena da handiena, eta hiribilduko armak ageri dira han. Ezkerreko armarria Gipuzkoakoa da, eta erdikoan, bi buruko arrano bat ageri da, eta koroa ere badu. Armarri horien gainean, bigarren solairuan, hiru balkoi ageri dira erdiko gorputz horretan.
Beste bi gorputzek, alboetakoek, bao bakarra dute (ezkerrekoan dago): balkoi bat da, goian triangelu formako frontoi txiki bat duela.