Estas en:

Mutriku

Visor de contenido web Visor de contenido web

Montalibet jauregia

FITXA

Nombre: Montalibet jauregia

Localidad: Mutriku

Dirección: Tranpa, 18

Barrio: Hiribildua

Comarca: Debabarrena

Provincia: Gipuzkoa

Tipología General: Jauregia

Siglo: XVIII

hiribildua.Época: Aro Modernoa

Estilo: Barrokoa

Conservación: Erdi parekoa

Titularidad: Partikularra

Uso Original: Etxebizitza

Uso Actual: Etxebizitza

Otros Nombre: Oña baroiaren jauregia

Autor: Frantzisko Ibero

Deskripzioa eta oharrak:

Oñako baroiak eginarazi zuen eraikin hau, XVIII. Mendean, eta Frantzisko Iberok gidatu zituen eraikitze lanak. Lau solairu ditu, baina gorengoa eta beherengoa (sotoa eta ganbara) aski txikiak ditu, nahiz eta ezkerreko eta atzeko aldeetan zertxobait handitzen diren, maldan eraikia baitago. Alde nagusia, izkinak eta bao inguruan harri landuz eginak ditu, eta gainerako guztia manposteriaz.

Alde nagusia nahiko belztua dauka. Behekoa solairuan sotoa du, argizulo batzuekin. Lehen solairuan, sarbidea du ezkerreko aldean; arku eskartzanoa du, molduraz apaindua, eta pilastrak ere baditu ezker-eskuinetan. Landare irudiekin eginiko apaindurak ere baditu (balkoiraino iristen dira). Solairu horretan beste lau bao ere ageri dira; guztiak leiho-balkoiak dira, eta burdin forjatua dute. Lehen solairuan, balkoi handi bat dauka; aurreko alde guztia hartzen du, eta ezkerrekoaren zati bat ere bai. Ganbaran bost leiho txiki ditu. Erlaitza aski konplexua du, eta gainean ageri diren harburuak oso landuak daude. Alde nagusiaren eta ezkerrekoaren arteko angeluan -biribildua dago- armarri handi bat dauka.

Montalibet jauregia
Montalibet jauregia
Montalibet jauregia
Montalibet jauregia
Montalibet jauregia
Montalibet jauregia