Estas en:

Ordizia

Visor de contenido web Visor de contenido web

Sujetoenea

FITXA

Nombre: Sujetoenea

Localidad: Ordizia

Dirección: Nagusia, 22

Barrio: Hiribildua

Comarca: Goierri

Provincia: Gipuzkoa

Tipología General: Jauregia

Siglo: XVIII

hiribildua.Época: Aro Modernoa

Estilo: Barrokoa

Otros Estilos: Garaikidea

Conservación: Erdi parekoa

Titularidad: Partikularra

Uso Original: Etxebizitza

Fecha Construcción: 1738

Uso Actual: Etxebizitza

Otros Nombre: Infantado Dukearen etxea

Deskripzioa eta oharrak:

Kale kantoi batean dago, eta lau aldeetako bi ikusten zaizkio. Oinplano angeluzuzena du, eta teilatua hiru isurikoa, segur aski. Manposteriaz egina dago ia erabat, eta izkinetan, platabandetan eta leiho inguruetan harri landua dauka.

Beheko solairua, beste bi eta ganbara ditu. Alde nagusiak Plaza Nagusira ematen du, eta hiru bao ardatz dauzka. Beheko solairuan, hiru baoetako bi saltokienak dira, eta bestea sarbide bat da, dintelduna. Lehen solairuan hiru balkoi irten ditu, eta bigarrenean ere bai, baina ez dira irtenak, hormaren arrasean jarriak baizik. Ganbaran, berriz, hiru leiho txiki ditu. Elementurik aipagarrienak balkoien burdin lanak eta lehen solairuko bi armarriak dira.

Teilatu hegala ere aski ederra da, eta harburuak oso ongi eta fin landuak daude. Garai batean, horma nagusia margo gris eta gorrixkaz betea zegoen, baina egun, ganbarari dagokion zatian soilik ageri dira. Ezkerreko aldeak Goitia kalera ematen du, eta interes gutxiago dauka.

Ordiziako jauregi hau -postetxea izan zen bere garaian- Plaza Nagusian dago, esan bezala, udaletxearen eta Abaria etxearen ondoan, eta lekua paregabea da.

Sujetoenea
Sujetoenea
Sujetoenea
Sujetoenea
Sujetoenea