Visor de contenido web Nombre: Santa Maria, 24
Localidad: Ordizia
Dirección: Santa Maria, 24
Barrio: Hiribildua
Comarca: Goierri
Provincia: Gipuzkoa
Tipología General: Etxebizitza
Siglo: XVII
hiribildua.Época: Aro Modernoa
Otros Siglos: XVIII
Estilo: Barrokoa
Conservación: Egokia
Titularidad: Udala
Uso Original: Etxebizitza
Uso Actual: Zerbitzuak, Kulturala
Ordiziako hirigunean eraiki zuten jauregi hau, eta ezkerreko horma eta eskuinekoa beste bi eraikini atxikiak zeuzkan. Bi eraikin horietako bat, eskuinekoa, bota egin zuten.
Oinplano angeluzuzena du, eta bi isuriko teilatua (gailurra alde nagusiarekiko paraleloa da). Manposteriaz eginak daude hormarik gehienak (igeltsuz estali gabe daude, gainera), eta harri landua ageri du izkinetan, platabandetan eta bao inguruetan.
Beheko solairua eta beste bi ditu: Alde nagusiak bi bao ardatz ditu, aski ongi antolatuak. Beheko solairuan, leiho bat du, hesitua, eta sarbide handi bat, dintelduna (atea egurrezkoa du, eta tatxetez apaindua). Goiko solairuko baoak, berriz, balkoi irtenak dira, eta forja lan oneko barandak dituzte. Gorengo aldean, harburuak ageri dira, aski ongi landuak horiek ere.
Ordiziak D'elikatuz izenarekin ireki berri duen elikadura eta gastronomiako zentroa da egun etxe hau.