Visor de contenido web Nombre: Enparantza Nagusia, 2ko etxea
Localidad: Otxandio
Dirección: Plaza Nagusia, 2
Barrio: Hiribildua
Comarca: Durangaldea
Provincia: Bizkaia
Tipología General: Zerbitzuak
Siglo: XIX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Estilo: Neoklasikoa
Conservación: Egokia
Titularidad: Udala
Uso Original: Etxebizitza
Fecha Construcción: 1790
Uso Actual: Zerbitzuak
Etxetzar hau eraikin lerro baten bukaeran dago, izkina eginez. Hareharrizko manposteriaz egina dago, eta hareharri landua dauka bao inguruetan, izkinetan, erlaitzean... Beheko solairuan, agerian du harri, eta goikoetan, berriz, igeltsuztatua du.
Alde nagusia modu simetrikoan antolatua du: lau solairu ditu, eta hiru bao ardatz bakoitzean. Beheko solairuan, sarbidea du erdian, eta leiho bat haren alde bakoitzean. Lehen solairuan, balkoi handi samar bat du erdian (erlaitza molduraz apaindua du), eta haren albo bakoitzean, beste balkoi bat, ez erdikoa bezain irtena. Bigarren solairuan, balkoi eder bat du alderik alde, eta, alde nagusia ez ezik, eskuineko angelu guztia ere hartzen du. Ganbaran, erlaitzaren azpian, hiru bao txiki ageri dira, karratuak. Teilatu hegala handia da, eta harburuak molduraz apainduak ditu, barroko itxurakoak (angeluetakoak, batik bat).
Egun, Kultur Etxea da eraikin hau, eta Otxandiko kultur elkarteen bilgune.