Visor de contenido web Nombre: Salazar dorrea
Localidad: Portugalete
Dirección: Lope Garcia Salazar saihesbidea
Barrio: Hiribildua
Comarca: Ezkerraldea
Provincia: Bizkaia
Tipología General: Militarra
Siglo: XV
hiribildua.Época: Erdi Aroa
Otros Siglos: XX
Estilo: Gotikoa
Otros Estilos: Garaikidea
Conservación: Egokia
Titularidad: Udala
Uso Original: Militarra
Fecha Construcción: 1480
Uso Actual: Zerbitzuak
Hiriguneak Erdi Aroan zeukan tokirik garaienean eraiki zuten Salazar dorrea, zabaldi handi batean (Andra Mari eliza parrokia ere eremu horretan dago). Egun, bi zati ditu eraikinak: batetik, dorrea bera, eta bestetik, harresiaren zati bat (garai batean eraikina inguratuko zuen). Harresi zatia 3,5 m-ko horma da, manposteriaz egina, eta bi saietera eta sarbide handi bat ditu.
Lau angeluko oinarri baten gainean eraikia dago dorrea; oinarriaren hormak manposteriaz eginak daude, eta harri landua dute izkinetan (hareharria erabili zuten bai hormetarako, bai izkinetarako). Dorrearen beheko solairua ia erabat itxia da: saietera bakarra du, ibaira begira. Jatorrizko sarbidea lehen solairuan du, arku zorrotz-zorrotzarekin. Haren gainean, Salazartarren armarria ageri da, familiaren hamahiru izarrek apaindua.
Dorreak hainbat gorabehera izan ditu historian. 1934an, adibidez, sute batek desegin zuen. Apur bat geroago, berriz, 1958 eta 1959 artean, Joaquin Irizar arkitektoak berregin zuen. Gaur egun dorrea Udalarena da eta, eraberritzeko azken lanak bukatuta, museoa eta jatetxea dauzka barruan.