Estas en:

Tolosa

Visor de contenido web Visor de contenido web

Santa Maria eliza

FITXA

Nombre: Santa Maria eliza

Localidad: Tolosa

Dirección: Santa Maria plaza, 2

Barrio: Hiribildua

Comarca: Tolosaldea

Provincia: Gipuzkoa

Tipología General: Erlijiosoa

Siglo: XVI

hiribildua.Época: Aro Modernoa

Otros Siglos: XVII, XVIII

Estilo: Pizkundekoa

Otros Estilos: Barrokoa, Neoklasikoa

Conservación: Egokia

Titularidad: Eliza

Uso Original: Erlijiosoa

Uso Actual: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

XVI. mendearen bigarren erdian, bazen eliza bat Tolosan (1503an su eman zioten zati bati), baina oraingo hau baino askoz txikiagoa. Urteak joan eta urteak etorri, hargin maisu askok hartu zuten eliza eraikitzeko ardura, eta 1670ean, eraikitzen jarraitzen zuten. Elizak, ondorioz, itxura hibrido edo nahasia du eraikuntza aldetik. 1781ean su hartu zuen, eta Silvestre Perezek berreraiki zuen.

Hiru habearte ditu elizak, hirurak garaiera berekoak, eta nerbio gangekin. Ganga horiei eusteko, zutabe zilindrikoak ditu. Erdiko habearteko arkuak zirkuluerdikoak dira, eta alboetakoak, berriz, zorrotzagoak. Korua hiru arku beheraturen gainean dago, eta azken zutabe pareak eusten dio. Koru handia da, eta apaindura askoko organoa dauka.

Aldare nagusia gurutzaduraz egina da (Silvestre Perezek egina da, XIX. mendean); plataforma zabal baten gainean dago, eta hiru aldetatik irits daiteke hara, harmailetan barrena.

Elizaren barrualdea igeltsuztatua dago, leihoak, korua eta nerbioak izan ezik; horietan, harri landua agerian dago. Bataiategian, bataiarri interesgarri bat dago, erliebe eta guzti: San Joanen arranoa, San Markosen lehoia... Itxuraz, eliza zaharrean zegoen bataiarria da.

Bataiategikoa atea erromanikoa da, XIII. mendekoa; berez, San Esteban ermitako atea zen, baina su hartu zuen, eta parrokiara eraman zuten 1918an.

Kanpo aldetik begiratuta, eliza eraikinez inguratua dago, eta ezkutatu samarra geratzen da. Alde nagusia Martin Lanera arkitekto beasaindarrak egin zuen; barrokoa da, goi mailakoa, eta 1761ean hasi ziren egiten. Atearen erdialdean, San Joan Bataiatzailearen irudia du (herriko zaindaria da), eta haren gainean, hiribilduko armarria. Gainerako aldeetan, kontrahormak ageri dira, eta alde nagusiak baino interes gutxiago dute.

Santa Maria eliza
Santa Maria eliza
Santa Maria eliza
Santa Maria eliza
Santa Maria eliza
Santa Maria eliza