Visor de contenido web Nombre: Atodo jauregia
Localidad: Tolosa
Dirección: Kale Nagusia, 33
Barrio: Hiribildua
Comarca: Tolosaldea
Provincia: Gipuzkoa
Tipología General: Jauregia
Siglo: XVI
hiribildua.Época: Aro Modernoa
Otros Siglos: XVIII, XIX
Estilo: Pizkundekoa
Otros Estilos: Barrokoa
Conservación: Desegokia
Titularidad: Pertsona pribatuak
Uso Original: Etxebizitza
Uso Actual: Etxebizitza
Otros Nombre: Fasminenea
Erdi Aroko jauregi bikain honetan neskentzako ikastegia ireki zuten, 1903an, Sortzez Garbiaren ordenako mojek. Handik alde egin zutenean, etxebizitzak eta saltokiak egin zituzten. Zoritxarrez, eraikina utzi samarra dago, eta harri landua belztua eta hondatua dauka. Eraikinak, gainera, galdu du jatorrizko izaera, bao asko desegin baitituzte, errotuluak jarri eta abar.
Oinplano angeluzuzena du, handia, eta hiru isuriko teilatua. Alde nagusia harri landuz egina du, eta manposteriaz gainerakoak. Beheko solairua eta beste hiru ditu (ganbara zena solairu bihurtu zuten).
Alde nagusiari begiratuta, ez dirudi bere garaian jauregia izan zela. Egitura ez da batere erregularra, eta simetriarik ere ez da ageri bao banaketan. Beheko solairuan bost sarbide daude egun, eta leiho txiki bat. Erdi-erdian, etxebizitzara sartzeko atea dago, eta ezkaratza ondoren, txikia baina ongi zaindua. Lehen eta bigarren solairuetan, bao bat baino gehiago ageri dira, simetriarik gabe jarriak. Lehen solairukoak balkoi irtenak dira, eta erdikoa nabarmentzen da gehien, zeinak gaineko armarriari eusten baitio. Armarria barrokoa da, eta oso hondatua dago -ederra izango zen garai batean-: lehoi bat ageri da, bi haurrek eusten diotela.
Garai batean ganbara izen zen horretan, hogei leiho ditu, arku eta guzti, ilaran jarriak. Erlaitza ere nabarmentzeko modukoa du: lodia da, harri molduratuz egina, eta, gainean, teilatu hegal bikoitza du, harburu zizelkatuekin, hori ere hondatuagoa egunetik egunera.
Atzeko aldea askoz aldatuagoa dago aurrekoa baino, eta are hondatuagoa eta utziagoa dagoela dirudi, nahiz eta, egia esan, eraikin guztia dagoen nahiko lotsagarri.