Visor de contenido web Nombre: Iturritza jauregia
Localidad: Tolosa
Dirección: Korreo Kalea, 27
Barrio: Hiribildua
Comarca: Tolosaldea
Provincia: Gipuzkoa
Tipología General: Jauregia
Siglo: XVI
hiribildua.Época: Aro Modernoa
Otros Siglos: XVIII
Estilo: Pizkundekoa
Otros Estilos: Barrokoa
Conservación: Egokia
Titularidad: Pertsona pribatuak
Uso Original: Etxebizitza
Uso Actual: Etxebizitza
Otros Nombre: Rekalde jauregia
Eraikin barroko bikaina da; oinplano angeluzuzena du, eta bi isuriko teilatua. Alde nagusia soilik du agerian. Beheko solairua eta beste bi ditu, eta harri landuz eginak ditu beheko solairua, baoen ingura eta platabandak; gorengo solairuetan, adreilua du, agerian jarria azkenekoz berritu zutenetik. Eraikin ederra da, eta egiturak are ederrago egiten du: hiru bao angeluzuzen ditu solairu bakoitzean, harri landuz inguratuak eta simetrikoki jarriak guztiak ere.
Beheko solairuan saltokiak ditu, eta aldatua dago horrexegatik: baoak handitu dituzte, eta beira handiak eta errotulu deigarriak jarri dizkiote. Solairutik solairurako tartean, harrizko platabanda laua du, eta beste bat teilatuaren azpian, erlaitz modura jarria. Beheko solairuko harri landuak oso ongi eskuairatuak daude, eta kanpoko aldea leundu gabea daukate.
Sarbide handia du, eta egurrezko atea, tatxetez apaindua. Atea igarota, ezkaratza dauka, eta, haren gainean, balkoi irten ederra, harrizko zoruarekin -molduraz apaindua- eta burdin forjatuzko barandarekin. Bi tirante ere baditu, barroko-barrokoak, sendotasuna emateko. Balkoiaren alde bakoitzean, armarri barroko bat ageri da, nahiko ongi zainduak, nahiz eta zizel lana ez duten on-ona ere. Gainerako baoak balkoiak dira, eta burdin forjatuzko karelak dituzte.
Teilatu hegal bat irten samarra dauka, eta hari eusten dioten harburuen zizel lana nabarmentzeko modukoa da. Bigarren solairuko balkoien barandak -burdin forjatuz eginak- eta egur lana ere ez dira nolanahikoak (kontraleihoak eta ateak guztiz barrokoak dira).