ARTEA

Historiaurreko artea

Historiaurreko arteak bere baitara biltzen du lehendabiziko testu idatziak agertu baino lehen egindako balio artistikoko giza adierazpen multzoa. Beren erakusgarri oparo eta garrantzitsuenek Europako kontinentea dute ardatz, non milaka urteetan zehar bilakaera artistikoa jarrai baitaiteke.

Historiaurreko artearen kronologia

  • Paleolitoa: adierazpenik zaharrenak aro honetakoak dira. Bertan, azken glaziazioaren ondoren Homo Sapiens agertu zen duela 11000 urte. Batez ere, kutun eta errito objektuak ziren, adierazkortasunez beteak, eta milaka urteetan zehar eta elkarrekin oso leku urrunetan beren estetikan uniformetasun handiari eutsi ziotenak.
  • Iraultza neolitikoa: K. a.ko 7000 eta 6000 urteen artean sortu zen, eta berarekin batera sedentarizazioa, gizarte mailakatzea eta sinesmen lehenengo sistemen ordenazioa. Artearen arloan, horrek giza irudiztapenak agertzeko aukera eman zuen, bai pintura, bai eskultura aldetik, baita zeramikaren lehenengo formak ere.
  • Metal Aroa: 4500 K. a.ko urtearen inguruan, galdaketa teknikak aurkitu ziren. Hori zela eta, Metal Aroaren hasieratzat jotzen da. Garai horretan apaindutako objektu berriak agertzearekin batera, ezpatak, kaskoak, besokoak, alegia, Eguzkiarekin zerikusia zuen espiritualtasun berria sortu zen. Beronek monumentu megalitikoak agerrarazi zituen. Aro hau Kobre Aroan (K. a.ko 4000-2000), Brontze Aroan (K. a.ko 2000-1000) eta Burdin Aroan (K. a.ko 1000-III. mendea) banatzen da.

Paleolitoko eta Mesolitoko Artea

Paleolitoko arteak haitzuloetako hormetako animaliak irudikatzea goreneko adierazpentzat du. Garrantzitsuenen artean ondoko hauek dira: Rouffignacekoa, Lascauxekoa edo Niauxekoa , Frantziako hegoaldean, eta Altamirakoa, Tito Bustillo edo El Pindal, Espainiako Kantauriko itsasaldean.

Horma- animalismo edo labar artearekin batera, Paleolitoko beste formarik esanguratsuena aurpegirik gabeko emakume irudien estatua txikiak izan ziren, "venus" delakoak, emankortasunaren erritoarekin zerikusia dutenak. Beraien artean, aipatzekoak dira Willendorfena, Lausselena eta Lespuguerena.

Willendorf-eko Venusa (Gizakiaren Museoa, Paris).

Hartz baten Paleolitoko irudikapena, Combe d'Arc. Vallon-Pont d?Arc harpea (Ardèche, Frantzia).

Mesolito edo Epipaleolitoan, giza irudia eskematizatu eta horma pinturako protagonista bihurtu zen. Hezurra gisako materialen gaineko apaintzeko formak ere agertu ziren. Hezurrez, orratzak, puntzoiak edo aginte makilak egiten ziren.

Arte neolitikoa

Neolitoko labar irudiek eskematismo nabarmena gordetzen dute Paleolitoekiko, naturalistagoak direnak.

Aro horretan erlijio animistaren oinarriak sendotu ziren. Beronek naturaren fenomenoak espiritu edo jainkoen borondatearekin identifikatzen du. Artearen ikuspegitik, horrek kutun, idolo, sinbolo sakratu eta lehenengo hilobi monumentuen gaineko hainbat forma agertzeko aukera emango du.

Neolitoko ekarpenik interes handienetariko bat zeramika da, uztaiak elkarren gainean ezarriz edo tornu batez, moldeen bitartez egindako piezak dituena. Ontzien dekorazioa diseinu abstraktua edo oso eskematikoa izan ohi zen.

Ezti bilketari buruzko eszena, Armiarmaren Haitzuloan aurkitua (Historiaurreko Museoa, Valentzia)

Metal Aroko monumentu megalitikoak

Eguzki eta naturarekiko kultuak eta hileta erritoek eraikin megalitiko ugari agertzeko bide eman zuten Metal Aroan.

  • Iruinarria, zutik sartuta dagoen harri luzea.
  • Trikuharria, harlauza horizontal bati eusten dioten harri bertikalez osatua.
  • Harrespila, iruinarriz eta trikuharriz osaturiko zirkulua.
  • Lerrokatzeak, hilobi baten ondoan kokatutako iruinarrien ilara luzeak.
  • Taulak eta talaioteak (altuera handikoak ez diren dorreak), euskarri bertikal bakar bat daukaten harlauza horizontalak, eta nabetak, alderantzizko nabearen eiteko kupulak. Hauek guztiok Balear Uharteetako berez-berezkoak dira.

Stonehengeko zirkulu megalitikoa, Salisburytik hurbil, Bretainia Handia (1800-1400 K. a.).

Espiritualitatea

Paleolitikoan oso ohikoa da nomadismoa, ehiza eta fruitu-bilketa, eta halaber, epealdi honetan agertuko zaizkigu harrizko lehenengo tresna landuak (objektu litikoak). Mesolitikoa trantsizioko epealdi bat dugu, eta aurreko epealdi horretako zenbait ezaugarrirekin batera, artzaintza, nekazaritza eta bizimodu sedentarioaren frogak ere aurkituko ditugu. Neolitikoan, bestetik, gizakiak lehenengo asentamenduak egin eta nekazaritza eta abeltzaintza garatuko ditu. Baina hiru epealdi horiek badute gauza bat komuna: izarrekin eta hildakoak gurtzearekin loturiko sinesmen-modu desberdinak agertzen zaizkigu hiruretan.

 

Haitzuloetako margolarien

Mesolitoko hezur orratzak, K. a. 4800 (Historiaurreko Museoa, Carnac, Frantzia).

Labar pinturan tonu beltzak lortzeko landare-ikatza erabiltzen ziren eta gorri, okre eta horiak erdiesteko burdin oxido mineralak, erretxina, koipe edo odolez nahasiak. Koloreak pintzel zakarrez eta espatulez edo atzamarrez aplikatzen ziren, baita atzamarrei putz egitean hormaren gainean jaurtiz ere.

 

Hezur industria

Mesolitoan dekoratzeko forma bikainak garatu ziren hezurrezko objektuen gainean, hala nola, aginte makilak, arpoiak, orratzak, estatua txikiak. Horietariko motiborik ugarienetariko bat zaldi buruak ziren.

 

Hallstatt aldia

Burdin Aroak Hallstat deritzon lehenengo aldi bat dauka, K. a.ko 1000 eta 400 urteen artean, gutxi gora-behera, kokatua. Kultura horren arteak, Erdialdeko Europan kokatuta eta Itsas Beltz eta Iberiar Penintsularaino hedatuta, ezaugarri izan zuen fibula, belarri, kasko, arma, besoko eta apaindura ugariren oparotasuna. Eskuarki hilobi kutxetan aurkitzen ziren.

 

Tene aldia

Saguzarren haitzuloan aurkitu zen ontzia, Zuherosko aztarnategian (Kordoba). Neolitoren eta Kobre Aroaren arteko transizio garai bati dagokio.

Burdin Aroaren bigarren aldia, Alpeetan eta Italia eta Frantziako iparraldean kokatua. Bat dator arte zeltaren gorakadarekin eta K. a. ko V. mendetik erromatarren inbasiora arte iraun zuen. Zibilizazio honen artearen ezaugarri nagusia motibo zirkular eta lerromakurren ugaritasuna da, baita esmalte eta koral apaingarriak ere.