Greziako artea (I)
- TEST: Egia edo gezurra?
Kronologia
K. a.ko 1150 urtearen inguruan, dorioek Mizenasko kultura akeoa loratu zen Greziako penintsula inbaditu zuten. Beraiek izan ziren Greziako zibilizazioaren benetako sortzaileak. Hala ere, dorioek Mizenasko erlijioarekin harreman estu-estuak izan zituzten.
Testuinguru horretan Greziako artea hiru aldi handitan bereizten duten baldintzak sortu ziren:
- Aldi arkaikoa aro iluna deritzon amaieratik (K. a.ko XI. mendetik VIII. mendera bitartean) K. a.ko V. mendeko hasiera arte luzatu zen, inbaditzaile pertsiarren aurkako mediar guden urteak (K. a.ko 490-475)
- Aldi klasikoa mediar gudetatik Peloponesoko gudako amaiera arte (K. a.ko 404) luzatu zen. Guda horretan espartarrek eta atenastarrek borrokatu zuten.
- Aldi helenistikoa IV. mendean garatu zen Alexandro Handiaren erregealditik aurrera (K. a.ko 336-326).
Arkitektura
Greziako eraikuntzek bere izaera publikoa azaltzen zuten berezko ezaugarri gisa. Jainkoei egiten zitzaien eskaintzara zuzentzen zuten arte jardueraren zati handi bat.
Bi bereizgarri horien arabera, arte agerpen adierazgarrienak, hiritar jardueraren guneetan, akropolietan, eta bereziki Atenaskoan, azter daitezke.
Eitea, dekorazioa eta proportzioak zehazten zituzten arau-multzoen arabera geratzen zen xedatuta eraikuntzen itxura.
Hiru ordena klasikoak
Hiru estilo nagusien antzematea zutabeen oinarrizko formetan oinarritzen da, hau da, kapitela, harroina, fustea, eta abar.
Hiru ordena klasikoak doriarra, joniarra eta korintoarra izan ziren.
- Doriar ordenan, zaharrena, zutabeek ez zeukaten harroinik, fustea ildaskatua zen eta bere erdialdean lodiagotzen zen (entasia), eta kapitelak moldura mehe bat (koilarea), gune konbexua (ekinoa) eta lau angeluko prisma (abakoa) zeuzkan. Arkitrabea leuna zen eta friso bati eusten zion, eskuarki triglifo eta metopen bidez apaindua.
- Joniar ordenan, zutabeak, lerdenagoa, harroin bat zuen euskarri eta ez zen erdialdean lodiagotzen, eta kapitelak arrabez apaindutako ekino bat zeukan. Ekinoaren gainean bolutak eta abako apaindu bat zeuden. Arkitrabea hiru banda horizontalez osaturik zegoen eta zizelkatutako irudien bidezko friso apaindu bati euts ziezaiokeen.
- Korintoar ordena joniarraren aldaera besterik ez zen, are apainduago. Beren alde bakarra kapitelean soma daiteke, izan ere, akanto-hosto lerro bat edo batzuk agertzen dira.
Greziako tenplua
Tenplua Greziako eraikuntzarik garrantzitsuena izan zen eta bere inguruan arte jarduerarik gehiena garatu zen.
Lehenengo tenpluak K. a.ko VII. mendean eraiki ziren, Greziako estatuagintzaren hasierako formekin batera. Hori horrela izan zen, tenplua jainkoaren etxebizitzatzat jo eta bertan bere irudikapen eskultorikoa kokatzen zelako.
Tenpluaren oinplanoa, ziur aski Mizenasko jauregietako megaronean inspiraturik, jainkoaren irudikapena zeukan ganbera nagusi batez (cella) osatuta zegoen. Pronaosa eta opistodomosa cellaren aurrealdeko eta atzealdeko ganberak ziren. Multzoak zutabe arkupe bat zeukan. Hori tenplu prostiloaren fatxada nagusian zegoen; anfiprostiloan, aurreko eta atzeko aldean; eta tenplu peripteroan, guztiz inguratzen zuen eraikina. Teilatua, gehienetan, bi isurikoa zen eta multzoa crepidoma edo estereobatoa izeneko hiru mailako basamentu baten gainean altxatzen zen. Estilobatoak goreneko maila hartzen zuen eta zutabeen pisuari eusten zion zuzenean.
Atenasko Akropoliaren gaurko ikuspegia.
Antzinako Greziako tenplu nagusiak
Tenplurik garrantzitsuenen artean Paestum eta Taorminakoak aipagarriak dira Italiako hegoaldean. Atenasko Akropolian sorburuzko Partenoi bat izan omen zen (adituak ez datoz bat kokalekuari buruz) eta, geroago, behin betiko Partenoia (K. a. ko V. mendea), Fidiasek bultzatua, tenpluko erliebeen eskultore nagusia, hain zuzen ere.
Era berean, ondoko hauek nabarmentzen dira: Atenea Nikekoa, dotoreziaren eredu nagusia, eta Erekteioia, hegoaldeko bere tribunako kariatideei esker ospetsu-ospetsua.
Hala ere, Greziako tenplurik unibertsalena, Partenoia da, Ictinosek eta Calicratesek diseinatua (K. a.ko V. mendea). Atenea Partenosen hamabi metro luzeko estatua ikusgarriaren bizilekua izateagatik, ohi baino proportzio handiagoak dauzka. Estatua hori boliz eta urrez eginda zegoen eta guda-janzkera zuen. Eskulturen apaindura oparo eta joriengatik, eta metopa eta frisoetan egindako bere erliebeei esker, gehienak galduak, gailentzen zen eraikina.
Poseidonen tenplua, Paestumen, Italia (K. a. ko V-IV. mendeak)
Eskultore greziarrak
Eskultore greziarren artean aipatzekoak dira honakoak: Polikleto, kanona edo proportzioen sistema ezarri zuena (Doriforo); Fidias, Partenoiko eskultura-multzoa proiektatu zuena; Praxiteles, "bihurgune praxiteliarraren" bidez (Apolo sauroktono) sistema dinamikoago bat ezarri zuena; eta Lisipo, Polikletoren kanona zertxobait osatu zuena. Bilboko Artelan Berreginen Museoan bere bilduman hauetariko obra batzuk aurki daitezke.
Ordena nagusien kapitel eta fusteak
Ordena nagusien kapitel eta fusteak.
