Artea Grezian (II)
- TEST: Egia edo gezurra?
Eskultura
Eskultura esparruan, estilo arkaiko, garai klasiko eta helenismoaren arteko bereizketa erraz ikus daiteke.
Aldi arkaikoa
Eskultura arkaikoan, K.a. VII. mende hasieratik K.a. VI. mende bukaera arte, kuros edo atleta biluzia eta kore, edo hanketaraino jantziriko emakumea, nagusitu ziren. Bietan jarrera hieratikoa nagusitzen da. Kuroi-ak, hanka bat aurreraka eta besoak enborrean zehar luzatuta zituzten gazteen estatuak ziren. Hilezkortasuna lortu zuten gazteak ordezkatzen zituzten, bai bat-bateko heriotzagatik, zein Joko Olinpikoetako ehun metrotako karrera irabazteagatik, zeintzuk betirako bizitza lortzeko bi erak baitziren. Koreak, orokorrean erritualeko jarreran dagoen emakume apaiza ordezkatzen du.
Aldi klasikoa
Aldi klasikorako igarotzea irudi irribarretsuko estatuek markatzen dute, zein arkaikoak baino naturalista eta bihurriagoak baitira. K.a. V. mendeko lehen erdian klasizismoan sartzen gara bete betean, forma sinple eta dotoreekin. Garai honetakoak dira Delfosen Auriga, Miroren Diskoboloa edo Polikletoren Doriforoa.
IV. mendean zehar, ondoko artistek beren eskultura-obrak egin zituzten: Praxitelesek, "grazia" eta "erritmo" kontzeptuak sartu eta Cnidoko Venusa egin zuena; Escopasek, Halicarnasoko mausoleoaren (munduko zazpi mirarienetako bat) erliebeak egin zuena; eta Lisipok, Alejandro Magnoren erretratugile ofiziala eta helenismorako transizioko eskultorea zena.
Aldi helenistikoa
Greziar artea aldi helenistikoarekin bukatzen da, Alejandro Magnoren erregetza eta ondorengo hamarkada batzuekin batera eta formetan dinamismo berria eta irudien sakratutasuna kentzeagatik bereizten da. Aldi honetako adibide adierazgarriak Samotraciako Garaipena edo Laocoonte dira.
Diskoboloa, K.a. V. mendeko Mironen originalaren erromatar kopia (Termaseko museoa, Erroma).
Laokoonte eta bere semeak sugeen erasoak jota, K.a. III-II. mendeak (Vatikano Museoa, Erroma).
Greziar zeramika
Grezia klasikoan, edalontziek hainbat funtzio zituzten: solidoak eta likidoak (anforak, pixideak eta hidriak) biltegiratzea, ospakizunetako erabilera (kraterak, ardoa nahasteko, oinotxoeak, zerbitzeko, eta kilix eta eskilfoak, edateko), edo errito eta zeremonietako erabilera (lekitoak, hileta olioentzako eta lutrofonoak, andregaien bainurako urarentzako).
Guztietan hainbat etapa bereizten dira. Lehenengoak irudiez apainduriko zeramikazko lehen laginak, oso eskematikoak eta dekorazio geometrikoan tartekaturiko gune txikitan sarturikoak, K.a. VIII. mendekoak dira eta Aticako hainbat hilobitan aurkitu ziren, hileta oliozko ontzi gisa.
K.a. VII. mendean, Corinton irudi beltzezko zeramika deiturikoa hasi zen garatzen, kolore horretako irudiekin, buztinaren tonu gorrizko irudiekin.
K.a. 530 urte inguruan, teknika aldatu zen, eta irudi gorrizko zeramika hasi zen, non basoa guztiz beltzez pintatzen baitzen; irudiak eta marrazkiak pintura arraspatuz eta buztinaren tonu gorriak irudietan azaleratzen utziaz lortzen ziren
Erabilitako teknikaz gainera, estilismo ibilbidea lehenengo trazu eskematikoetatik dekoraziora pasa zen, irudi ugaritasunerako irudi kopuru txikiarekin, mitologia edo egunerokotasuneko eszenekin, dinamismo handikoa.
Korintoar aldiko erdialdeko irudi beltzezko PÃÂxidea, K.a. 590-570 (Metropolitan Museum, New York).
Irudi gorrizko zeramika, non Dionisos Bakanaletan parte hartzen zuen emakumearekin agertzen baita (Arkeologia Museoa, Korinto).
Pinturaren eragina
Zeuxis, Parrasio edo Polignoto bezalako K.a. V. mendeko greziar pintoreen trebetasun handiak, zeinen obrek ez baitute iraun, zeramika dekorazioan eragin handia izan zuen.
Pintore muralista hauen eraginaren faktoreetako bat anfora eta kraterak apaintzeko gai historikoa eranstea izan zen.
Berrikuntza teknikoak ere erantsi zituzten, neurri ezberdinetako irudi gainezartzearen bitartez sakontasun eta perspektiba ilusioa sortzea bezala.
Delfoseko Auriga
Delfoseko Auriga, K.a. V. mendea (Arkeologia Museo Nazionala, Atenas).
Greziar eskulturen kopia
Greziar estatuen hein handiena, guregana iritsi da erromatar garaiko kopien bitartez. Marmolezko eskulturak kaltetuak izan ziren arrazoi ezberdinengatik, brontzezko estatuak, zein aldi klasikoan oso ugariak izan baitziren, urtu egin ziren gerra garaiko kanoiak fabrikatzeko.
Arte-merkataritzaren jaiotzea
Aldi klasikoaren fase berantiarrean, K.a. IV. mendeko bigarren erdian artearen desakralizatzea gertatu zen, zeinek greziar eskultoreentzako bezero pribatuak ekarri baitzituen. Hauek bere etxeak edertu nahi zituzten printze eta magnateentzako lanean hasi ziren. Horrela, arte-merkataritza eta arte obra bilduma jaiotzen ziren.
Pintore basoak
K.a. V. mendeko Greziako arte piktorikoaren arrakastak zeramikako dekoratzaile handien garai sortzailearekin bat etorri zen, zeinen artean bereziki Exequias (irudi beltzezko zeramika pintore ospetsuena) eta Eutimides (zeinek eskortzoan eginiko irudiak sartu baitzituen bere konposaketetan) nabarmendu baitziren.
