Arte etruskoa
- TEST: Egia edo gezurra?
Arkitektura
Tenplu etruskoa oinarrizko egitura sinplea zen eta azken batean, eskulturaren dekorazioa kargatuaren euskarri gisa jarduten zuen, zeinen estilo oso kargatuak greziar klasizismoaren harmoniarekin kontrastea egiten baitzuen. Hilobi eta hileta tumuluek garrantzi berezia lortu zuten, zeinek familia eta kasta handiustearen goraipatze funtzioa betetzen baitzuten, Etrurian oso sustraitutakoa.
Horrela, hiletako arkitektura, hildakoa eta bere familiaren oroitzapenean oinarritzen zen, eta ez hilobiaz haraindiko bizitzaren ospakizunean, zein etruskoentzako, heriotzaren ondoren, min eta atsekabezko egoera baitzen.
Hilobiek etxebizitzen egitura erreproduzitzen zuten, non domus latina delakoaren berezko banaketa ikusten baitzen, atrioa edo erdiko gunea, tablinuma edo gela nagusia eta hauen inguruan zeuden gelak ezberdinduz.
Sarkofago etruskoa (Villa Giuliako Museoa, Erroma)
Eskultura
Eskultura, ziur aski etruskoek gehien landutako espresio artistikoa izan zen. Hein handienean, piezak terrakotazkoak ziren, nahiz eta aldizka brontzea erabili izan, eta tenpluak nahiz hilobiak dekoratzen zituzten.
Aipagarriak dira kanopeak, edo gizaki buruaren formazko azalera duten hileta kutxak, eta bikote etzanak zituzten sarkofagoak.
Arte etruskoaren autore ezagun bakarren artean Vulcaren irudia nabarmentzen da; Veyesen dagoen Portonaccioko tenpluko terrakotazko lau irudi handien egilea, eta Erromako Kapitolioan, garai etruskoan eginiko Jupiterren estatuarena ere bai.
Cerveteriko sarkofagoa, senar-emazte bikotearen irudikapenarekin, g.g.b. K.a. 510-500 (Louvre Museoa, Paris).
Pintura murala
Etxebizitza, tenplu eta hilobietako pintura muralak dekorazio asmoa (zeinek noble etruskoek dotoretasunarengatik zuten gustuari erantzuten baitzion), hala nola errito asmoa (zeinek arbasoak goraipatzea baitzuen helburu) zituen.
Festako irudiak irudikatzea aparta gertatzen da, adibidez dantzak edo zirkoko eszenak, zein familiakoek hildakoei omenaldia egiten zieten hileta bazkariekin bat baitatoz. Festako irudi hauek, muraletan augure misteriotsu, infernuko izpiritu edo eszena erotikoekin ere aldatu izaten dira, ziur aski lurreko emankortasuneko nekazal erritualekin erlazionaturikoak.
K.a. V. mendean, Italiako Ruvoko hilobi bati dagokion mural etruskoaren xehetasuna (Museo Arkeologiko Nazionala, Milan).
Errege etruskoak
Arte etruskoak erromatar zibilizazioan izan zuen eragina, batez ere jatorri etruskoa zuten Erromako azken hiru erregeen erregetzan zehar nabarmendu zen: Tarquinio Prisco, Servio Tulio eta Tarquinio el Soberbio. Hau erortzean, K.a. 510. urtean, Erroman errepublika aldarrikatu zen.
Arte apaingarriak
Apoloren estatua, Portonaccioko tenplutik datorrena, g.g.b. K.a. 510-490 (Villa Giuliako Museoa, Erroma).
Greziarrekin eginiko merkataritza kontaktuen bitartez, etruskoek pieza apaingarriak egiterakoan gustu fina garatu zuten, urregintzako apaingarriak edo apaintze-mahaikoak adibidez, ekialdeko inspiraziokoak zirenak.
Tarquinia
Tarquiniako (Lacioko herria) nobleen hilobiak, zein Etruriako organizazio politiko erlijiosoaren gunea baitzen, kontserbatzen diren pintura mural etruskoaren manifestazioen ehuneko laurogeia daukate.
Kapitolina Otsemea
Kapitolina Otsemea ren Brontzea (Kapitolio Museoa, Erroma).
Jatorri etruskoko brontze hau da Erromako herriko fundazioaren sinbolo unibertsalena, zeinek agerian jartzen baitu kultura etrusko eta jatorri garaiko erromatarraren arteko lotura estu eta ukaezina.
