Arte iberiarra eta zeltiberiarra
- TEST: Egia edo gezurra?
Fenizioak eta Tartessoak
K.a. 1100 urte inguruan, merkatari feniziarrek Iberiar penintsularen hegoaldeko itsasaldean hartu-eman guneak fundatu zituzten. Gadiren (Cadiz), Onuban (Huelva) eta Cartago Novan (Cartagena), lantegiak instalatu ziren, zeintzuen bitartez feniziarren ekialdeko kutsua zuten manifestazio artistikoak zabaldu zuten, arte egipziar, greziar eta siriarraren eragin garbiekin.
Penintsulako hegoaldean, momentu horretan Tartessoen kultura jaiotzen zen, zeinen hiriburua, oraindik aurkitu gabea, testimonio historiografikoen arabera Guadalquivir ibaiaren paduretan nonbaiten baitzegoen.
Tartesioak, ekialdeko Mediterraneotik edo Europako erdialdetik zetozenak, eremu horretan ezarri ziren K.a. lehen milurtearen hasieran, eta laster lortu zuten ekonomia oparoa, garaiko kalitate hobereneko brontzea ekoizteagatik.
Arte tartesikoaren lehen aldi batean, geometrikoa deiturikoan (K.a. XI-VII. mendeak), hileta estelak, oinarrizko dekoraziozkoak, gailentzen dira.
Feniziarrekin izandako kontaktuak, ekialdeko garaiari bidea eman zion. Garai honetakoak dira bitxiak, marfilak eta brontze nahiz urrezko objektu eta ontziak, Tartessoen espresio artistikoaren espresio distiratsuena direnak.
Caramboloko altxorra, K.a. VIII. mendea (Arkeologia Museo, Sevilla).
Greziar eragineko arte iberiarra
K.a. VI. mende bukaerako kultura tartesikoak beherakada izan zuenean, iberiar penintsulan nagusitu zen zibilizazioa iberiarra izan zen. Honek dimentsio berria hartu zuen, mediterraniar kosta penintsularreko greziar koloniekin zuen kontaktuarengatik. Hauen artean Emporion (Ampurias) nabarmendu zen.
IIberiar manifestazio artistiko adierazgarrienak eskulturakoak izan ziren. Porcunako (Jaen) eskultura taldea -oso egoera txarrean egon ondoren, poliki zaharberritua izan da-, eta Elcheko eta Bazako dama irudi femeninoak, aipagarriak dira. Pieza hauek hileta-gurtzarekin erlazionatzen dira.
Eskultura iberiarrak abere edo izaki hibridoen irudiak ere azaltzen ditu, ziur aski kultuko objektua, Bazaloteko «bicha» deiturikoa bezala. Eskulturako ekoizpen iberiarra ere, gerlari, zaldizko, otoizlari eta gainerako irudietan -toki sakratuetan jainkotasunei eskaintzen zitzaizkienak- azaldu zen. Tenplurik ez edukitzeagatik, iberiarrek gune hauek naturak intentsitate bereziarekin bere indarra erakusten zuen tokitan kokatzen zituzten, adibidez Sierra Morenan, Despeñaperroseko haizpitartean.
Elcheko dama, K.a. IV. mendea (Arkeologia Museo Nazionala, Madril).
Arte zelta eta zeltiberiarra
Erdialdeko Europako herri zeltak, Burdinaren Bigarren Adina edo La Tène kultura menderatu zutenak, olatu eran Hegoalderantz zabaldu ziren eta eremu ezberdinetan banatu ziren iberiar penintsulan. Ipar-ekialdean kastriar kultura delakoari bidea eman zioten, Erdialdeko Mesetan jatorriz kultura zeltiberikoa bezala ezagutzen dena sortu zen.
Kastriar kultura delakoa, ez tartesikoa eta iberiarra bezain fina, era desordenatuan jarritako txabola zirkularrekin gotortutako herrixkak, alegia kastroak izenekoak, eraikitzeagatik bereiztu zen. Bere agerraldi artistikoak, gerlarien estatua zakarrak eta orfebreriako piezak ziren, hau da, torke zeltiar, urrezko hariaz eginiko koilareak edo bihurtutako brontzearekin eginikoak.
Kultura zeltiberiarra Penintsularen barnean garatu zen. Bere manifestazio artistiko adierazgarriena berrakoak dira, zezen ala basurdeen erreprodukzio oso sinpleak, harrizko bloke soilean eginikoak. Ezagunenak Guisandoko zezenak dira.
Castro de Santa Tecla, Pontevedra.
Caramboloko altxorra
1959an Sevillatik hurbil aurkitutakoa, urregintzako 21 piezek osaturiko taldea da, zeinen pisu osoak ia 3 kg hartzen ditu. Osatzen duten pultsera, zintzilikari eta bularrekoek, eragin feniziarrak Tartessoen arteko elementu autoktonoekin konbinatzen dituzte. Ekialdeko aldiaren bitxigintza tartesikoaren ordezkapen hoberena bezala kontsideratzen da.
Elcheko dama
Ziur aski jainkosa baten irudikapena da; bere apaingarri eta orrazkera konplexuak informazio ugari ekarri du kultura iberiarrari buruz. Bustoak soilik iraun badu ere, posible da jatorrian gorputz osoko eskultura izatea.
