Arte erromatarra (II)
- TEST: Egia edo gezurra?
Eskultura
Leku publiko zein pribatuetako eskultura grina handia zen erromatarrentzat. Greziako estatuagintzak, oso eraginda izan arren, ez zuen garatzen erlijioaren eta mitologiaren gaiak, baizik eta gizaki ospetsuak goraipatzeko erabiltzen zen. Erretratua, beraz, Erromako estuetako motiborik landuena izan zen.
Zizelkatutako erretratua
Erromako estatuagintzako irudirik landuenak eta goraipatuenak enperadoreenak ziren, jakina. Inperioko leku guztietan zeuden horien irudiak, herritarren fideltasuna gogortzeko. Enperadoreen irudiek, hasieran, izaera helenizatzailea zuten.
- Julio Zesaren (K.a. 100-44) eta Augustoaren (K.a. 63-K.o. 14) garaiko inspirazioa Greziako klasizismotik hartzen zen; haren ezaugarriak honako hauek ziren: zizelkatutako pertsonaren idealizazioa eta bere birtuteen adierazpen sinbolikoa.
- Gero, Klaudioaren (K.a. 10- K.o. 54) eta Neronen (37-68) garaian, argi-itzalen efektuak eta errealismoaren ardura gogortu egin ziren. Joera horrek Flavioen, Antoninoen eta Severoen dinastietan iraun zuena..
- III. mendetik aurrera, erretratua sinplifikazio geometrikorantz eboluzionatu egin zen. Antza fisikoa ez zen garrantzitsua; hieratismoa ezaugarria zuen agerpen sinbolikoa lortu nahi zuen artistak. Garai horretakoak dira Constantino I Handiaren erretratuak (280-337).
Augusto enperadorean xehetasuna (Arkeologia Museo Nazionala, Atenas).
Hilarria Augustoen (Diokleciano eta Maximiliano) arteko besarkadaren errepresentazioarekin (III. mendea).
Pintura eta mosaikoa
Erroman, pinturaren funtsezko erabilpena zen etxeetako hormen dekorazioa; adibidez: marku faltsuak bezalako elementuak, tenpleteak eta kolomatak agertzen zituzten irudi arkitektonikoak… giza irudiekin konbinaturik.
Mosaikoak, zoruak dekoratzeko erabilita, oro har, diseinu geometrikoak edo giza irudiak agertzen zituen. Bi mota zeuden: tesela handiak erabiliz, efektu adierazgarria eta dekoratiboa ematen zutenak (opus tessellatum) edo tesela txiki-txikiak erabiliz, xehetasun handia ematen zutenak konposizioetan (opus vermiculatum).
Arte erromatarraren gailurra
Koliseo, foro eta aipatutako beste manifestazio batzuez gain, arte erromatarraren obra nagusiak honako hauek dira:
- Panteoia edo "jainko guztien santutegia"; solairu zirkularreko tenplua zen, arkupe zutabeduna eta erdian idi-begi batek irekitako kupula bat (lekuaren argi-iturri bakarra) zituena.
- Sant'Angeloko gaztelua, Adriano enperadorea (76-138) lurperatua izan zen monumentu-mausoleoa. Adriano enperadoreak eraikitzeko agindu zuen.
- Ara Pacis Augustae, Augusto enperadoreak (K.a. 63-K.o. 14) K.o. 13. urtean eraikia, inperioko mendebaldean lortutako bakea ospatzeko. Esparru goratu batean zegoen, eta ezagututako lehen narrazio-erliebea egin zen bere hormetan.
- Titoren arkua, foroko ekialdean kokatutako garaipen-arkua; Jerusalen konkistatu zuen Tito enperadorearen (39-81) gerra-kanpainak kontatzen ziren bere erliebetan.
Titoren arkua.
- Trajanoren zutabea, lehen foroaren sarreran kokatuta; Trajanoren (53-117) garaipenak kontatzen ziren bere erliebetan, 101en eta 107ren arteko dazioen aurkako kanpainetan izandakoak. Erliebe horietan, gainera, irudien barrenak eta paisaiak agertzen ziren.
- Marco Aurelioren zutabeak Trajanorenak zuen ereduari jarraitzen zion, eta Marco Aureliok (121-180) inperioko iparraldean markomanoen gainean izan zuen garaipena ospatzen zuen. Eredu greko klasikoetatik urrun, irudien adierazgarritasunari ematen zion garrantzia, III. mendetik aurrera (Inperio Behean) garatutako ekialdeko eran.
Ara Pacis Ausgustaeren erliebeak.
Ius Imaginum
Zibilizazio erromatarraren hasierakoa, kargu publikodunak izan ez zirenen irudiak agertzea debekatzen zuen legea zen. Horrela, Estatuaren zerbitzuan egon zirenek baino ez zuten eskubiderik betikotuak izateko.
Irudi inperiala
Enperadorearen irudia bi eratan agertu ohi zen: estatu zibilaren adierazle moduan, armadako uniforme, toga eta tunikarekin; edo aita santua eta kultu guztien apaiz nagusi bezala, burua estaltzen zuen tunika luze batekin.
Erromatarren lotsa
Menandroren komedia baten irudikapena duen mosaikoa (Arkeologia Museo, Napoli).
Panteoiaren barne-xehetasuna.
Trajanoren zutabea.
Grezian giza irudiak (bai gizonezkoak bai emakumezkoak) biluzik agertu arren, Erromako estatuetan eta erliebeetan giza irudiak ia beti jantziek estalita agertzen ziren.
