Arte paleokristaua
- TEST: Egia edo gezurra?
Arkitektura
Arte paleokristauaren lehenengo eraikuntzak katakonbak izan ziren. Lurpeko galeria nahasiak ziren, pertsonak lurperatzeko nitxoez beteta; batzutan, nitxo horiek horma-irudiak eta sarkofago erliebedunak zituzten. Katakonba nagusiak Erroman zeuden; haien arteko garrantzitsuenak honako hauek ziren: SanCalixto, Domitila, Priscila eta Flavioen hipogeokoak.
Konstantino Iak kristautasuna ofizial bihurtu ondoren, lehenengo basilika kristauak eraiki ziren. Erromakoen adaptazioak ziren, baina absidea albo-abside laburretako batean kokatu ohi zen, erdiko nabearen atzean. Ospetsuena Konstantinoaren basilika zen, gaur egungo San Juan de Letran elizaren azpian, kolore anitzeko marmolek eta zilarrezko estatuek dekoratuta.
Martiriak hil edo lurperatu ziren lekuetan ere egiten ziren eraikuntzak. Horiek, martyria izenekoak, coemeteria sublevata edo estalitako hilerriak eraikitzeko oinarria izan ziren. Erromako coemeteriumik garrantzitsuenaren gainean San Pedroren basilika eraiki zuten.
Cristo Orfeoren etxalekua, Domitilako katakonbak, Erroman.
Klasizismo paleokristaua
Lehenengo kristautasunaren forma arkitektonikoek izan zuten era klasikoa IV. eta V. mendeetan. Garai horretan, Sixto III Aita Santuak (440 urtean hildakoa) bultzatuta, ondoko eliz hauek eraiki ziren: San Pablo Extramuros, San Esteban Redondo eta Santa María la Mayor. Azken hori klasizismo paleokristauaren laginik handienetariko bat zen, barruko proportzioen antolaketa armonikoari esker (hiru nabeak banatzen zituzten kolomadi jonikoek definituak).
Ikonografia
Katakonbak dekoratzen zituzten erliebeetan eta pinturetan oso arrunta zen Artzain Ona irudia, arkume bat sorbaldan zeraman gaztea, Kristok arima kristaua eramatearen sinboloa. Testamentu Zaharreko eta Berriko eszenak ere (Noe ontzian, Jonas eta balea, Lazaroren pizkundea eta abar) ugariak ziren.
Kristoren irudia alegoriazkoa izaten zen, oro har, jakinduria adierazten zuen artzain edo filosofo bezala. Nekaldiaren eta Gurutzefikapenaren eszenak, Erdi Aroko ikonografian anitzak izango zirenak, ez ziren erabili VI. mendera arte -hala ere, ikurra bezala agertu zen gurutzea hasiera hasieratik-.
Pinturaren eta erliebearen estetikari dagokionez, artistak mezua emateko eta fedearen edukia adierazteko bakarrik arduratzen ziren. Horrela, arte erromatarraren azken urtetako erliebeen eta pinturaren elementu dekoratzaileak alde batean geratu ziren.
Santa Prudencianaren elizako absidearen mosaikoa (IV. mendea), Erroma.
San Pedro basilika zaharra
Lehenengo San Pedro basilika eraiki egin zen Erroman, coemeterium baten gainean, elizaren apostolu fundatzailearen hondarrak gordetzeko. Eraikuntza horren sinbolismoa zela eta, garai hartako eraikuntza erlijiosoen dimentsioak eta ornamentu-aberastasuna gainditu ziren. San Pedroren hilobia aihenak eta zutabe bihurritutako baldakin batekin seinalatuta baitzegoen, Berninik bereganatu zuena XVI. mendean eraikitako berebiziko basilikaren baldakin handia egiteko.
Lur Santuko eraikuntza
Artzain Ona, sarkofago paleokristau baten erliebearen xehetasunean.
Natibitatearen eliza:
Zulatutako oktogono baten zehar, Jesus jaio omen zen haitzuloa ikus zitekeen.Hilobi Santuko eliza:
335n eraikia, baldakin batek estaltzen zuen Jesus lurperatu zuten ganbera.
Mosaikoaren artea
Arte paleokristau zaharraren hersturaren ondoren, mosaikoaren teknika (erromatarrek oso erabilia, dekoratzeko helburuaz) berreskuratu zen V. mendetik aurrera. Mosaiko paleokristauan, Kristoren, Amabirjinaren edo santuen irudiak agertzen ziren, kolore anitzeko teselekin. Teknika eta gaiak gailurrera heldu ziren bizantziar artearen manifestazioetan.
