Arte prerromanikoa
- TEST: Egia edo gezurra?
Arte karolingiarra
Clodoveo (466-511) bezalako errege merobingiarren arteko boterea lortzeko borrokak amaitu ziren Pipino Laburraren (777-810) bateratzearekin, franko guztien errege izendatu zena.
Horren semeak, Karlomagnok (724-814), frankoen boterea zabaldu zuen eta inperio erromatar sakratuaren enperadore izendatu zuen Leon III (816an hila) aita santuak. Horren ondorioz, arte karolingiarraren ezaugarri nagusiak erlijiozkotasuna eta Erromako kultura-asimilazioa izan ziren. Enperadorea, jakina, euren bermatzailea zen.
Arte karolingiarraren ekarpen arkitektonikorik garrantzitsuena basilika-oinplanoko elizak ziren; oinplano horri mendebaldeko gorputza lotzen zitzaion, beheko solairuan atari edo nartex batek osatua, eta inperioaren kultuari edo abesbatzari eskainitako tribuna-eliza batek, goikoan. Antolaketa hori, zalantzarik gabe, Erdi Aroko eliza erromanikoen eta gotikoen jatorria izan zen.
Carlomagnori ere eskertu behar diogu Regula Benedicti (San Benitoren araua) ezartzea. Nursiako San Benitok (480-543) hartua, inperio karolingiarrean ezarri zen monasterioak eraikitzeko eta antolatzeko (horrela, batasun formala lortu zen).
Miniatura otoianoaArte karolingiarretik oso gertu izan arren, arte otoianoak berezko ezaugarriak zituen, miniaturari zegokienez, batez ere. Otoien garaiko (XII. mendeko) miniaturek zenbait ekarpen bizantziar eta iparraldeko apaindura abstraktuak zituzten. Egbertoren Kodizea (960) eta Oton IIIaren Ebanjelio-liburua (1002) garrantzi handikoak ziren.
Hasierako letra karolingiarra, Codex Bindobonensis liburukoa (958), Austriako Liburutegi Nagusia.
Arte bisigodoa
Beste Erdialdeko Europako herrietan bezala, bisigodoen manifestazio artistikorik garrantzitsuenak luxuzkoak ziren, eta, batez ere, urregintzakoak. Arruntenak belarriak, begiztak, gurutzeak eta urrezko koroak ziren.
Arkitekturan, gordetako eraikuntza bisigodoak Recaredo (602an hila) kristautu eta gerokoak ziren (VI. mendean fede-aldaketa egin zuen horrek, bisigodoek praktikatzen zuten arrianismoa alde batera utzita).
Eraikuntza eklesiastiko bisigodoen ezaugarriak ondoko hauek ziren: ferra-arkua eta basilika-oinplanoa edo gurutzekoa; azken horrek, sarritan, aurrez aurre jarritako absideak zituzten, elkarrizketan aritutako liturgiari omen zegozkionak.
Laginik garrantzitsuenen artean, ondoko hauek ditugu: Palentziako Bainutako San Juan, Zamorako Nabeko San Pedro eta Orenseko Bandeko Santa Comba.
Paparreko bisigodoa (Toledoko Kontzilioetako eta Kultura Bisigotikoko Museoa).
Asturiaseko arkitektura eklesiastikoa
Santiago apostoluaren hilobia Santiagon aurkitu ondoren, Asturias erresuman bisigodoek eraginiko arkitektura erlijiosoa asko garatu zen. Alfontso II Kastua (842an hila) eta Ramiro I (791-850) erregeen garaian, Valdedioseko San Salvador, Lilloko San Miguel, Larreetako Santullano edo Lenako Santa Cristina bezalako elizak eraiki egin ziren Asturias osoan.
Oviedon, Toledo hiriburu bisigodoa imitatu nahian, Alfontso Iiak apostoluen kulturako hamabi aldaretako eta jauregi bateko basilika handia eraiki zuen. Jauregiaren kapera, Ganbera Santua, gordetako bakarra da.
Narancoko Santa Mariaren jauregiko aula regia (842-850), Asturiasen.
Bainuetako San Juaneko eliza (661), Palentzia.
Kaligrafia karolingiarra
Monasterioetan eta abadietan idaztokiak eta kaligrafiako ikastegiak sortu ziren, Karlomagnoren garaiko estilo kaligrafiko berezia sortuz. Estilo horrek ikonografia paleokristauaren elementuak bereganatu eta letra karolina sortu zuen, kaligrafia gotikoa ageri zen arte iraun zuena.
Birpopulaketaren arkitektura
Arabiarrei Dueroko harana birkonkistatu ondoren kristauek aurkitutako eta berriztatutako eraikuntza erlijiosoak ziren horiek. Hasieran, uste egin zen eraikin horiek, Leongo Eskaladako San Miguel eta Peñalbako Santiago monasterioak bezalakoak, mozarabiarrak zirela, islamek menperatutako lurraldean kristauek eraikiak. Gero ikusi egin zen mozarabiarrek ez zutela eraginik horietan, eta eraikin horien izena aldatu egin zen.
