Arte islamiarra (I)
- TEST: Egia edo gezurra?
Arte islamiarraren jatorria
Arte musulmanaren formen jatorria fede islamiarraren sorkuntza izan zen, Gabriel goiaingeruak Mahomari (570-632) errebelatuta eta Koraneko txataletan eta suretan gordeta. Fede monoteista bateratu ondoren, islamak -mendean jartzea esan nahi duenak- kalifen inguruan antolatu zuen boterea. Kalifak lider erlijiosoak eta politikoak ziren, hasieran, Mahomaren senitartekoak eta hurbilekoak. Lehenengo kalifen artean, honako hauek aipa daitezke: Abu Bakr (570-634), tribu arabiarrak batu zituena, eta Omar (591-644), menerapen islamiarra Siria, Pertsia, Egipto eta Palestinara eraman zuena. Omeyas dinastiaren garaian (Abasi dinastiakoek Damaskotik erbesteraturik), islama Iberiar penintsulara heldu zen.
Horrela, zenbait foku artistiko sortu ziren:
- Damasko, omeien hiriburua;
- Bagdad, abasien hiriburua;
- Kairo, jatimiena eta tuluniena (IX. mendea);
- Kordoba, Abderraman IIIarena (X. mendea);
- Samarkanda, Tamerlanena (XIV. mendea);
- Mogol Inperioa, Akbarrena, Indian (XVI. mendea);
- eta Isfahan safawi, Abbas Iarena, Pertsian (XVII. mendea).
Arkitektura
Eraikin arabiarrik ospetsuenak ondoko hauek dira:
- Mezkita, islameko eraikinik garrantzitsuena, aurrerago aztertua.
- Madrasa, teologia ikastegia; ikasleak han bizitzeko, erdiko patio baten inguruan antolatzen ziren logelak, guztientzako gelak eta meskita pribatua.
- Fede islamiarrak pertsonen oroitzapena debekatzen zuen arren, mausoleoa izan zen beste eraikin berezi bat. Garrantzitsuenen artean, ondoko bi hauek aipa daitezke: Tamerlanena (1336- 1405), Samarcandan (Uzbekistan), eta Jahan mogol handiarena (XVI. mendea) eta Mahal bere emaztearena, Agran (India): Taj Mahal ospetsua.
- Ribata edo errabida, eraikin militarren artean. Mugako lurraldeetako defentsa-gotorlekua zen hasieran, baina monasterio bihurtu zen. Aipatzekoa da Susakoa, Tunisen.
- Ukondoko ateak, Kairoko Bab-al-Futuh bezala (XI. mendea), edo dorre albarranak, Sevillako Urrezko dorrea bezala (XIII. mendea), defentsarako ere erabiltzen zirenak.
- Jauregiak, areto, patio eta lorategien labirinto-jarrerakoak eta iturri anitzekoak. Garrantzitsuenak dira Jordaniako Qusayr Amra, eta Espainiako Madinat al-Zahra (Kordoba) eta La Alhambra (Granada).
Attarineko madrasako patioa (1670), Fezen, Maroko.
Madinat al-Zahrako errege-aretoa (936-976), Kordoba.
Meskita
Meskitaren oinplanoak (Mahomaren Medinako etxetik etorrita) ondoko elementu hauek ditu:
- Patio bat, oro har, zutabeek inguratuta, eta otoitz-areto bat; batzutan, leku bakar batean batzen ziren, banatzeko hormarik gabe.
- Barne zutabetua, nabeetan antolaturik. Horiek atzeko edo alkibiako hormak (Mekarako norabidea adierazten zuena, fededunek otoitz egiten zuten paraleloa) itxita zeuden. Horma horretan mihrab zegoen, meskitako lekurik apainduena eta Mahomak otoitza zuzentzen zuen lekua seinalatzen zuena. Printzeentzat erreserbaturiko leku berezia zegoen meskita nagusi batzutan, maqsura izenekoa.
Otoitz-aretoaren barruan, altzariak ondoko hauek dira:
- Korana ipintzeko atrila.
- Imanarentzako (otoitza zuzentzen zuena) podiuma.
- Alminbarra edo sermoitegia, jatibak sermoia emateko.
Kanpoan, elementurik garrantzitsuenak hauek dira:
- Iturria edo ontzia, otoitzaren aurretiko garbikuntza egiteko.
- Alminarea edo minaretea, muezinak otoitz egiteko du egiten zuena. Alminareek hiru forma izan ahal zituzten: zirkularra, Irakeko Samarrako mezkitan (XI. mendea) bezala; izar itxurakoa, Gaznako Masud (XI. mendea) bezala, Afganistanen; edo karratua, Sevillako Giralda (XII. mendea) bezala, Espainian.
Damaskoko meskita Handiaren barrena, Siria (705).
Dekorazio-arteak
Islameko dekorazio erlijiosoaren ezaugarri nagusia animalien eta pertsonen irudirik eza zen, «zuhaitzak, loreak eta bizirik gabeko izakiak» besterik pintatzerik ez baitzegoen. Lege hori ez zen agertzen Koranen, baizik eta Hadithen, Mahomaren ekintzak eta esanak biltzen zituena.
Horrela, landare-motibuetan oinatzen ziren ataurikeak, igeltsu, iztuku edo zurez egindako dekorazio-lanak, arte arabiarraren berezkoak.
Meskitak eta leku sakratuak dekoratzeko teknikarik erabilienak ondoko hauek ziren: iztukuko erliebea, zeramika beiraztatua eta zureria beiraztatua.
Gizakien eta animalien agerpena liburuetako ilustrazioetara mugatu zenez gero, miniaturak anitzak izan ziren medizinari eta astronomiari buruzko tratatuetan eta liburu poetikoetan, Calila e Dimna, al-Haririren Maqmat, edo Firdusiren Erregeen Liburua bezala.
Koraneko orrialde bikoitza, XVI. mendean Ahmad Marahisarik kolore anitzeko eta urrezko tintarekin kaligrafiatua (Topkapi Museoa, Istanbul).
Arte islamiarraren eraginak
Funtsean, arte islamiarrak hiru iturri handi hauek hartu zituen erreferentziatzat:
Inperio bizantziarraren klasizismo kristautua, Siriatik
Inperio pertsiar sasanidarraren orientalismoa.
Turko-otomandarrek emandako exotismoa.
Kaligrafia islamiarra
Kaligrafia islameko arte formarik preziatuena izan zen, arkitektura baino gehiago. Koranen zegoen goi-agerkundearen transkripzioa arimaren gorapena zen, azken finean. Kaligrafia benetan garrantzitsua izan zen arte islamiarrean, bai liburuetan bai jauregiak eta eraikin erlijiosoak dekoratzean.
